Errautsen lorategian (Salbatzailearen hilerria) errautsak barreiatzeko baimenaren eskabidea

Salbatzailearen hilerrian errautsak barreiatzeko baimena izapidetzea, errautsen lorategiko oroitarriko inskripzioa barne.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Ehorztetxearen bidez edo partikularrek zuzenean.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Eskatzailearen nortasun agiria.
  • Erraustearen ziurtagiria (fotokopia).

Araudia

Salbatzailearen hilerriko Zerbitzu eta Administrazio Araudia (2009/7/8ko ALHAO, 77. zk.)

Indarreko ordenantzak, 6.12 Hileta-zerbitzuak.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen 6.12 Hileta-zerbitzuak ordenantzan zehaztutako tasa, kontzeptu honengatik: "errautsen lorategia, oroitarriko inskripzioa barne".

Ohiko galderak

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapideak

Aurrez aurre

Hitzordua eskatu behar da San Martineko bulegoetan.

Oharrak

Salbatzailearen hilerrian errautsak barreiatzeko ordutegia hau izango da: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 13:40tara, 20 minuturik behin.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.