Enpresak sortzeko laguntzak

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Nork

Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein delarik, merkataritza-jarduera bat egiten badute eta deialdiaren betekizunak betetzen badituzte.

Epea

2019. urtea: eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3etik 28ra.

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak

  • Enpresa berriek -Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2016ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak- gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioak.
    • Eratzeko gastuak.
    • Abiarazteko gastuak.
    • Beharrezko diren aktibo finkoko elementuetan egindako inbertsioak.
  • Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko in-bertsioa izan beharko dute.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Dokumentazioa

  • I. eranskina: Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena pdf
  • Pertsona fisikoak: NANaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoak: IFZren fotokopia eta enpresaren eraketa eskriturena, baita ordezkatze-ahalmenarena eta ordezkatze-ahalmena duen pertsonaren NANa ere.
  • Soldatapeko langilerik badu, azken hilabeteko TC2 agiria.
  • Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria.
  • Enpresa proiektua.
  • Behar izanez gero, Espainiako Patente eta Marken Bulegoan (OEPM) marka erregistratzeko eskabiearen kopia.
  • Fakturen fotokopiak.
  • Leasing kontratuaren fotokopia erkatua, ibilgetua formula horren bitartez erosi bada, baita kuoten kopia ere.
  • Aurkeztutako fakturen ordainketaren banku-egiaztagiriak.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • 2018ko ekainaren 1etik 2019ko ekainaren 28ra bitarteko aldiari -biak barne- dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.
  • Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko azken eguna 2019ko abuztuaren 31n izango da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.