Erdi Aroko Hiriguneko udalaren enpresa zentroan alokairuan hartzeko aretoen eskaria

Erdi Aroko Hiriguneko udalaren enpresa zentroan erabilgarri dauden lokalak alokairuan uztea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Epea | Araudia | Tramitatzea

Epea

Hedegile kaleko 70.eko egoitza

Lehen esleipena: urriaren 13a arte. 30 egun naturala, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunetik -2017ko irailaren 13a-.

Lehen esleipena ebatzi ostean, eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da etengabe.

Eskola kaleko 10.eko egoitza

Deialdia urte osoan zehar indarrean dagoenez, proiektuak jaso ahala aztertuko dira. Eskakizun guztiak bete eta proiektuaren balorazioa gainditu ondoren, lokala utziko da; beti ere lokal erabilgarriren bat balego. Bestela, itxaron zerrendan geratuko da eskabidea.

Betebeharrak

Hedegile kaleko 70.eko egoitzako lokaletarako betebeharrak

Beren negozio-estrategia ikus-entzunezkoen sektoreko produktu, prozesu edo zerbitzuetan oinarritzen duten enpresak izatea.

Eskola kaleko 10.eko egoitzako lokaletarako betebeharrak

Enpresa berritzailea izatea; lehentasuna emango zaie negozio estrategiaren oinarritzat teknologia erabiltzearekin lotutako produktu, prozesu edo zerbitzuak dituztenei.

Bi egoitzetarako betebeharrak
  • Eskabidea egiten duen pertsona edo enpresak lokal propiorik ez edukitzea edo, denboraren poderioz, lokala eskas edo ezegoki bihurtzea jarduera bertan garatzeko.
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergan jarduera horretarako edo antzeko beste baterako -hots, lokala eskatzen den ildo bereko beste baterako- alta eman zenetik hiru urte baino gehiago ez igaro izatea.
  • Beste enpresa-zentro publiko edo diru publikoz finantzatu batean kokatuta ez egon izana, bi urtetik gora, Udalaren enpresa-zentroetako lokalak eskuratzeko eskabidea aurkeztu aurretik, salbu eta enpresa-proiektua lanpostu-kopurua handitzea ekarriko duen aldakuntza edo handitzearen ondorio bada, edo -bideragarritasun-plana aztertzen delarik- lanpostuei eusteko nahitaez horrelako alokairu baten beharra dagoela ikusten bada.
  • Enpresa plan bideragarri bat edukitzea, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak ontzat emana.
  • Jarduera zilegi eta etikoa garatzea, Erdi Aroko Hiriguneko enpresa zentroko azpiegitura eta logistika ezaugarriei egokitzen zaiena, eta ez ingurumenari ez gizartean inongo arriskurik sortzen ez duena.
  • Era berean, enpresa-elkarteek ere eskatu ahal izango dituzte enpresa-zentroetako lokalak, baldin eta lokal bera eskuratzeko enpresek aurkeztutako eskabiderik ez badago.

Dokumentazioa

  • Eskabidea pdf | Eskola kaleko 10.eko Enpresa zentroaren planoa pdf.
  • Bideratu nahi den jardueraren enpresa-plana.
  • Sustatzaileen curriculum vitae-a.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordainduak direla egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, I. Eranskina pdf
  • Kontratatzeko debekurik ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena, II. Eranskina pdf
  • Zentroan pixkanaka enpresa-komunitatea sortzen laguntzearen alde lana egiteko konpromisoaren aitorpena, III Eranskina pdf

Beharrezkotzat jotzen dituzten agiri osagarriak eskatu ahal izango dituzte zerbitzu teknikoek, baita, behar izanez gero, eskatzaileei elkarrizketa egin ere.

Zenbatekoa

Ikusi Gasteizko Udalaren Enpresa Zentroetako Lokalak Eskuratzeko Prozedura Finkatzen duen Araudiaren 13. artikulua Indarrean dauden prezioak.

Araudia

Tramitatzea

Zuzeneko tramitatzea

Oharrak

Erdi Aroko hiriguneko enpresa zentroko lokalen alokairua arautzen duten 7., 8. eta 9. artikuluetan xedatutakoarekin bat kudeatuko dira esleitzeko modua, itxarote zerrenda eta alokairu-baldintzak.

Eskola kaleko 10.eko egoitzetako lokalak eskatzen dituzten enpresek teknologian oinarritutako negozio-estrategiak dituzten enpresa berritzaileak izan behar dute. Adibideak:

  • Ikus-entzunezkoen sektorea: ikus-entzunezko produktuak ekoiztu, banatu eta erakustera ematea.
  • IKTen sektorea: sektore informatikoarekin lotura estu eta berariazkoa duten produktu, prozesu edo zerbitzuak: aplikazio mugigarrien garapena, iturri irekietako aplikazioen garapena, e-merkataritzako plataformen garapena.
  • Sektore sozio-sanitarioa: IKTekin zerikusia izanik, osasunerako eta ongizaterako sorturiko produktu, prozesu edo zerbitzuak.
  • Eraikuntzaren sektorea: IKTekin zerikusia izanik, etxebizitzentzako eta eraikuntzarako ondasun eta zerbitzuen ekoizpena: garapen domotiko eta inmotikoa, eta etxebizitza digitala, 3D prototipoen diseinua...
  • Komunikazioaren sektorea: IKTekin zerikusia izanik, edukiak formatu digitalean sortu, antolatu eta banatzeko ondasun eta zerbitzuen ekoizpena: komunikazio integrala edo multimedia (web-orriak, identitate korporatiboa, infografiak...), zaintza estrategiko-teknologikoa...
  • Turismoaren sektorea: IKTekin zerikusia izanik, turismoa sustatzera bideratutako ondasun eta zerbitzuen ekoizpena: geoinformazioa-geokokapena, eskaintza turistikoa 2.0 webean kudeatzeko plataformak....
  • Eduki digitalen industriaren sektorea: hainbat esparru eta formatutan (ikus-entzunezkoak, bideojolasak,...) eduki digitalak sortzea, aisialdi- eta kultura-kontsumoa (zonalde komertzialak, museoak, korrika eta ibiltzeko guneak eta abarrak ezagutarazteko ibilbide birtualak...).
  • Automozioaren sektorea: automozioaren sektorera zuzendutako teknologia diseinatu eta garatzea: simulagailuak (gidatzearen eta bide segurtasunaren ingurukoak), automobil elektrikoa, garraioa eta logistikari aplikatutako zerbitzuak...
  • Ingurumenaren sektorea: iraungarritasuna sustatzera zuzendutako produktu, prozesu edo zerbitzuak diseinatu eta garatzea: IKT berdeen garapena, energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraungarria, energia berriztagarriak...

Hedegile kaleko 70.eko egoitzako lokalak eskatzen dituzten enpresek ikus-entzunezkoen sektoreko produktu, prozesu edo zerbitzuetan oinarrituta izan behar dute beren negozio-estrategia". Adibide gisa, hona zenbait sektore, produktu, prozesu edo zerbitzu:

  • Ikus-entzunezkoen sektorea: ikus-entzunezko produktuak ekoitzi, banatu eta erakustera ematea.
  • Industria sektorea: Eduki digitalen industriaren sektorea: hainbat esparru eta formatutan eduki digitalak sortzea: ikus-entzunezkoak, bide-jolasak, aisialdi- eta kultura-kontsumoa, zonalde komertzialak, museoak nahiz lasterka egiteko eta ibiltzeko lekuak edo beste ezagutarazteko ibilbide birtualak.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.