Maiatzaren 3tik aurrera, baimenduta dago lehendik dauden eraikinetan obrak egitea

04/05/2020

Maiatzaren 3tik aurrera, baimenduta dago lehendik dauden eraikinetan obrak egitea, baldin eta obren jarduerekin zerikusirik ez duten pertsonekin interferentziarik sortzen ez bada (esku hartze motak horretarako aukera ematen duelako, espazioak eta zirkulazio ibilbideak mugatu direlako edo higiezina sektorizatzeko moduagatik).

Eraikineko areto, etxebizitza edo bestelako eremu mugatuetako obrak ere baimenduta daude, bertan inor bizi ez bada, edo obrek irauten duten bitartean egoiliarrek sarbiderik ez badute, beti ere honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Sektorizatu gabeko gune komunetan langileen eta materialen zirkulazioa mugatzea, eta lanaldian zehar higiezineko bizilagunekiko kontaktua saihesteko neurri egokiak hartzea
  • Areto, etxe bizitza edo gune horretako sartu-irtenak lanaldiaren hasieran eta amaieran izatea.
  • Langileek bete egin beharko dituzte osasun alorreko agintariek COVID-19ari aurre egiteko asmoz adierazitako prebentzio eta higiene neurriak.

Halaber baimenduta dago sektorizatu gabeko eraikineko guneetara sartzea, obrak egiteko beharrezkoak diren eraikineko zerbitzu-sareekin konektatzeko eragiketa puntualak egiteko.

Informazio osoa 2020ko maiatzaren 3ko BOEn