Ehorzte-eskubidea udalari itzultzea edo dohaintzan ematea

Izapidetze honek hilobi bat Udalari eskualdatzea du xede. Hilobiak ezin zaizkie beste partikular batzuei saldu. Bi modalitate daude:

Udalari itzultzea

Kasu horretan, Udalak berriro eskuratzen du hilobia -hutsik egon behar du- eta horren truke zegokionean ordaindutakoari igarotako denborari dagokion kopurua kentzetik ateratzen dena ordainduko dio titularrari.

Titularrak bi aukera ditu hilobia husteko, legezko epearen barruan:

  • Gorpuzkiak beste hilobi batera eraman.
  • Gorpuzkiak errausketa labera eraman, errauts bihurtzeko.

Udalari dohaintzan eman

Kasu horretan titularrak ez du ezer jasotzen hilobiaren truke, eta Udalak hezurtegi komunera eramaten ditu gorpuzkinak, legezko epearen barruan.

Dokumentazioa | Araudia | Zenbatekoa | Izapidetzea

Nork

Hileta-eskubideen titularrak edo ordezkariak.

Dokumentazioa

Araudia

Zenbatekoa

7.10 Hilerrian Eraikuntzak Uzteko Tasa Arautzen duen Ordenantza.

Ohiko galderak

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.