Jarduera hasteko eta/edo aretoak egokitzeko erantzukizunpeko aitorpena

Jarduera hasteko eta/edo aretoak egokitzeko erantzukizunpeko aitorpena, 12/2012 Legearekin eta hura aldatzen duen 14/2013 20/2013 Legeekin bat etorriz, bertan xedatzen baita Udalak ez duela lizentziarik eskatu beharrik baldin eta jarduerak eta aretoek aipatutako legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Betebeharrak |Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Izapidea hasteko betekizunak

  • Pertsona adinduna edo pertsona juridikoa izatea.
  • Jarduera ekonomikoa jardueren zerrenda honetan jasota egotea, edo abenduaren 26ko 12/2012 Legean eta haren aldaketetan aipatuetako bat izatea, edo lege bereko hirugarren xedapen gehigarriaz -instalazio irrati-elektrikoak (antenak) aipatzen dira bertan- baliatzea.
  • Lanak egitekotan, jardueren zerrenda honetan xedatutako merkataritza jardueretarako erabiliko diren aretoak egokitzeko lanak izatea, baldintza hauek betetzen badira:

- Erakusteko eta jendaurreko salmentarako azalera erabilgarria 750 m2-koa edo txikiagoa bada.

- Historia eta arte ondarean eraginik ez badute.

- Jabari publikoko ondasunak ukitzen ez badituzte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Nahitaezko agiriak | Agiri teknikoak

Nahitaezko agiriak

Oro har, egin beharreko izapidearen eta jardueraren arabera, taulan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dira formatu hauetako batean:

  • Formatu digitalean aurkezten bada, dokumentazioa euskarri digitalean aurkezteari buruzko erantzukizunpeko aitorpena egiteko orria erantsi beharko da.
  • Paper-formatuan: agirien 2 kopia aurkeztu beharko dira. Kokapen edo jarduera hauetarako, berriz, 3 kopia aurkeztu beharko dira:
    • Hirigune Historikoan jartzekoak diren jarduerak.
    • Harategiak, arrandegiak, labedun okindegiak.
Nahitaezko agiriak
IZAPIDEA AGIRIAK
Titular aldaketa - Eskabide-orria, osorik beteta. - Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia, eta ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria. - Aretoak 750 m2 baino gehiago badu, erakusteko eta jendaurreko salmentarako azalera erabilgarria egiaztatzeko planoa (jarduera eremuak zehaztuta). - Orriak bi titularren sinadurak ez baditu. Horrelakoetan, alokairu kontratuaren edo jabetza eskrituraren kopia eskatuko da. - Aurreko titularraren irekitzeko lizentziaren edo aurretiazko jakinarazpenaren kopia, edo eskabide-orrian horri dagokion administrazio-dosierra zehaztea. Datu hori eman ezean, jarduera berrirako dosierra izapidetuko da.- Janariak (freskoak, ontziratuak, maneiatuak, eta abar) edo edariak saltzeko denda bada, Erkidegoko Janari Establezimenduen Erregistroan izena eman beharko da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailera jo behar da, Done Jakue hiribideko 11.ean; telefonoa: 945.-017171.- Agiri teknikoak.
Jarduera berria -Jardueraren erantzukizunpeko aitorpena edo antenetarako berariazko orria, osorik beteta.- Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia, eta ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria. - Aretoak 750 m2 baino gehiago badu, erakusteko eta jendaurreko salmentarako azalera erabilgarria egiaztatzeko planoa (jarduera eremuak zehaztuta).- Agiri teknikoak.
Obraren erantzukizunpeko aitorpena bakarrik -Obraren erantzukizunpeko aitorpena osorik beteta, edo antenetarako berariazko orria.- Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia, eta ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria.- Aretoak 750 m2 baino gehiago badu, erakusteko eta jendaurreko salmentarako azalera erabilgarria egiaztatzeko planoa (jarduera eremuak zehaztuta), eta obren gauzatze materialaren aurrekontua.- Agiri teknikoak.

Oharra: aretoa arkeologia babespeko eremu batean kokatuta badago, eta lanek lurzoruari edo harresien inguruari eragiten badiete, AFAko Ondare Historiko, Artistiko eta Arkeologikoaren Zerbitzuaren (BIBAT museoa) baimena aurkeztu beharko da.

Agiri teknikoak

Oro har, egin beharreko izapidearen eta jardueraren arabera, taulan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dira formatu hauetako batean:

  • Formatu digitalean aurkezten bada, dokumentazioa euskarri digitalean aurkezteari buruzko erantzukizunpeko aitorpena egiteko orria erantsi beharko da.
  • Paper-formatuan: agirien 2 kopia aurkeztu beharko dira. Kokapen edo jarduera hauetarako, berriz, 3 kopia aurkeztu beharko dira:
    • Hirigune Historikoan jartzekoak diren jarduerak.
    • Harategiak, arrandegiak, labedun okindegiak.
Jarduera hasteko edo aretoak egokitzeko erantzukizunpeko aitorpenerako AGIRI TEKNIKOAK
Xedea Mota Oharrak Dokumentazioa
Titular aldaketa Lanik gabe - Nahitaezko agiriak bakarrik
Titularaldaketa Lanekin Aretoaren zati bati dagozkion lanakEZ diete eragiten banaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei Nahitaezko agiriak bakarrik
Titularaldaketa Lanekin Aretoaren zati bati dagozkion lanak. Banaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei eragiten diete CTE - DB SI eta SUA txostena
Titularaldaketa Lanekin Aretoaren eraberritze orokorra Proiektu teknikoa
Jarduera berria eta erabilera aldaketa. Erabilera aldaketen zerrenda Lanik gabe - CTE - DB SI eta SUA txostenaKomunen justifikazioa (HAPO)
Jarduera berria eta erabilera aldaketa. Erabilera aldaketen zerrenda Lanekin Aretoaren zati bati dagozkion lanak CTE - DB SI eta SUA txostenaKomunen justifikazioa (HAPO)
Jarduera berria eta erabilera aldaketa. Erabilera aldaketen zerrenda Lanekin Aretoaren egokitze edo eraberritze orokorra Proiektu teknikoa
Jarduera berria, erabilera aldaketarik gabe Lanik gabe Aurrekariak EKT (martxoaren 17ko 314/2006 ED) indarrean sartu aurrekoak badira, eskatu hitzordua teknikariekin CTE - DB SI eta SUA txostena
Jarduera berria, erabilera aldaketarik gabe Lanik gabe Aurrekariak EKT (martxoaren 17ko 314/2006 ED) indarrean sartu ondorengoak badira, eskatu hitzordua teknikariekin Nahitaezko agiriak bakarrik
Jarduera berria, erabilera aldaketarik gabe Lanekin Aretoaren zati bati dagozkion lanak. EZ diete eragiten banaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei Aurrekariak EKT (martxoaren 17ko 314/2006 ED) indarrean sartu aurrekoak badira, eskatu hitzordua teknikariekin CTE - DB SI eta SUA txostena
Jarduera berria, erabilera aldaketarik gabe Lanekin Aretoaren zati bati dagozkion lanak. EZ diete eragiten banaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei. Aurrekariak EKT (martxoaren 17ko 314/2006 ED) indarrean sartu ondorengoak badira, eskatu hitzordua teknikariekin Nahitaezko agiriak bakarrik
Jarduera berria, erabilera aldaketarik gabe Lanekin Aretoaren zati bati dagozkion lanakBanaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei eragiten diete CTE - DB SI eta SUA txostena
Jarduera berria, erabilera aldaketarik gabe Lanekin Aretoaren eraberritze orokorra Proiektu teknikoa
Aurretik dagoen jarduera Lanak bakarrik Aretoaren zati bati dagozkion lanakEZ die eragiten banaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei Nahitaezko agiriak bakarrik
Aurretik dagoen jarduera Lanak bakarrik Aretoaren zati bati dagozkion lanak. Banaketari eta/edo ebakuazio ibilbideei eragiten diete CTE - DB SI eta SUA txostena
Aurretik dagoen jarduera Lanak bakarrik Fatxadari edo sarbideei dagozkion lanak Traba arkitektonikoa kentzea
Aurretik dagoen jarduera Lanak bakarrik Aretoaren eraberritze orokorra Proiektu teknikoa

Behar diren nahitaezko agiri guztiak aurkeztu ezean, eskabidea ez da izapidetuko.

Lanak bukatutakoan aurkeztu beharreko agiriak
  • Lanik egin bada, lanak amaitzen direnean nahitaezkoa da Udalari idatziz jakinaraztea.
  • Hasieran aurkeztutako lan-aurrekontua aldatu bada (gorantz nahiz beherantz), aurrekontu berria aurkeztu beharko da.

Beste agiri hauek ere aurkeztu ahalko dira: jarduera hasierako erantzukizunpeko aitorpena; antenen kasuan, horrekin lotutako berariazko orria; egoki bada, titularra aldatzeko orria.

Araudia

Izapideak

Oharrak

  • Nolanahi ere, gogoan izan behar da jarduera hauek jartzea debekatuta dagoela (jarduera berriak badira, ez titularra aldatzen bada):
  • Erabilera aldaketa bada (adib.: saltokitik bulegora), aretoak ibilbide irisgarria izan beharra du, beraz, halakorik ez badu, lanen erantzukizunpeko aitorpena ere eskatu beharko du (jarduerarenak bakarrik ez du balio).
  • Lanak egin behar badira, kopia zigilatua jarri beharko da aretoan, ikusteko moduan eta lanek irauten duten bitartean. Udalak noiznahi egin dezake ikuskatze bisita.
  • Datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo eskatutako agiriak udal administrazioaren aurrean ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.
Zerga eta tasei buruzko informazioa

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, jo ezazu San Martineko udal bulegoetara edo herritarrei laguntzeko bulego batera, baita 010 argibideetarako telefonora ere (945161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.