Foodtruck edo janari-furgonetak jartzeko eskabidea

Gasteizko udalerrian foodtruck edo janari-furgoneten bidez salmenta ibiltariko baimena eskuratzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Deialdiraen oinarriak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.

Epea

2019. urtea: apirilaren 23tik maiatzaren 8ra bitartean aurkeztu behar dira eskabideak.

Betebeharrak

  • Deialdiaren oinarrietakoak.

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • Eskabidea- Erantzukizunpeko aitorpena: I. eranskina pdf
  • Pertsona fisikoa bada: Titularraren eta titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatutako lan eta egoitza baimenen fotokopiak. Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
  • Pertsona juridikoen kasuan: Eratze eskrituren fotokopia; Eskatzailearen ordezkatze-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Osasun Baimena; halakorik ez izatera, janari-furgoneta homologatzen duen agiria.
  • Zirkulazio-baimena eta IATren kopia.
  • Ibilgailuaren argazkiak.
  • Memoria teknikoa, eskatzailearen izenean teknikari eskudunak egina eta izenpetua.
Eskabideak balioesteko eta haiei lehentasuna emateko agiriak
  • Ibilgailuaren hobekuntzak, irisgarritasun alorrean.
  • Gizarteratze enpresen kasuan, estatutuen fotokopia.
  • kalitate-egiaztagiriak.
  • "0 km" produktuen hornitzaileen agiriak.
  • Soldatapeko langilerik ez izatera, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria eta enpresaburuaren jarduera-ezaren egiaztagiria.
  • Soldatapeko langilerik izatera: TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna
  • Jardueraren deskribapen-txostena, deialdiaren oinarrien arabera.
Esleipendunek aurkeztu beharreko dokumentazioa

Maiatzaren 27tik 31era bitartean, esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • eskabide orria pdf
  • Salmenta jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
  • Titularraren argazki bat, agiri tamainakoa.
  • Saltzaileek elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen agiria.
  • Kanona ordaintzearen egiaztagiria.
  • Ekonomi Jardueren Gaineko Zergaren alta, edo Ekonomi Jardueren Gaineko Zergaren barruan dagokion epigrafean alta eta bajen egiaztagiria .

Araudia

Izapideak

Aurrez aurreko izapidetzea
Eskabideak eta dokumentazioa
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Lizentzia jasotzea

Maiatzaren 27tik 31era bitartean:

Oharrak

  • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan (945 161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero) eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri maiatzaren 27tik aurrera.
  • Baimena eskuratzen duten pertsonek 450 €-ko bermea jarri beharko dute saltoki bakoitzeko.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu, edo 010 informazio telefonora deitu (945 161100, Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.