Uraren eta saneamenduaren alorreko garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Garapen-bidean dauden herrialdeetako populazioek ura edo saneamendua izan dezatela ahalbidetuko duten proiektuak gauzatzen hasteko dirulaguntzak ematea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.

Epea

2020. urtea: Deialdiaren iragarkia ALHAOn (ALHAO 2020ko marxoaren 6a, 27 zk.) argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta:

  1. Aldez aurreko hautaketa-fasea: 2020ko apirilaren 1era arte.
  2. Behin betiko proiektuak aurkezteko fasea: 2020ko azaroaren 23ra arte (data eguneratua).

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.