Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetan bazkide gisa baja eskatzea

Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetan behin betiko edo aldi baterako baja eskatzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Behin betiko baja: interesdunek.

Aldi baterako baja: euren bizilekua Gasteiztik kanpo aldatzen dutenek (40 kilometrotik gorako distantziara dagoen herriren batera, edo, bestela, Araba probintziatik kanpo).

Epea

  • Behin betiko bajetarako, abenduaren 30a arte egin beharko da eskabidea, hurrengo urtean ondorioak izan ditzan.
  • Aldi baterako bajek eskatzen diren unetik beretik izango dituzte ondorioak.

Dokumentazioa

Behin betiko baja eskatzeko
  • Baja interesatuak berak -adinez nagusi izanik- aurrez aurre eskatzen badu:
    • Nortasun agiria, pasaportea edo egoitza-baimena (jatorrizkoa).
  • Baja interesduna ez den beste pertsona batek tramitatzen badu:
    • Adinez nagusia den interesatuaren ordez beste norbaitek eskatzen badu baja, baja tramitatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa eta baimena emateko zinpeko aitorpena, pertsona berak sinatuta.
    • Adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen ordez beste pertsona batek tramitatzen badu, baimena emateko zinpeko aitorpena gurasoen edo tutoreen baimena duela adierazten duen zinpeko aitorpena bete eta sinatu beharko du, eta NANa aurkeztu ere bai.
  • Familia osoaren baja eskatzeko, gutxienez senide baten agiria aurkeztu behar da.
Aldi baterako baja eskatzeko

Behin betiko baja eskatzeko aurkeztu beharrezkoez gain, agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Interesatua joango den herriko erroldatze agiria, edo haren nahiz familiaburuaren lan edo alokairu kontratua, edo ikastetxeko eta egoitzako matrikula ziurtagiria.
  • Aldi baterako baja familia osoarentzako baldin bada, senide guztien agiriak aurkeztu behar dira.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoaren araudia.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Oharrak

  • Hurrengo urteko urtarrilaren 1.etik aurrera izango dute eragina behin betiko bajek.
  • Administrazioaren akatsa izan den kasuetan izan ezik, edozein arrazoirengatik ordainagiriak ordaindu ez edo itzuliz gero, baja emango zaio besterik gabe bazkideari.
  • Behin betiko baja eman izan bada, berriro alta eskatu nahi izanez gero, dena delako matrikula ordaindu beharko da.
  • Aldi baterako bajak gutxienez urte beterako eta gehienez hirurako izango dira. Epe hori igaroz gero, behin betiko emango zaio baja bazkideari.
  • Aldi baterako bajan dagoen garaian interesatuak ez du matrikula ordaindu behar izango berriro abonatu izan nahi badu.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.