Udal antzokiak alokatzeko eskabidea

Gizarte etxeetan kokatuta dauden Udal Antzoki Sarearen menpeko diren antzokiak alokatzea, kultura ekintzak egiteko. Antzoki hauek osatzen dute sarea: Beñat Etxepare antzokia (Iparralde gizarte etxea), Federico García Lorca antzokia (Lakuako gizarte etxea), Felix Petite antzokia (Ibaiondo gizarte etxea) eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte etxea).

Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Ekitaldirako behar diren baliabide teknikoak zehazten dituen eranskina.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Epea

Ikuskizunaren eguna baino hilabete lehenago egin beharko dira erreserbak.

Zenbatekoa

Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantzaren arabera (7.11 atala).

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Posta elektronikoz: infoteatros@vitoria-gasteiz.org.

Oharrak

  • Tasak ordaintzetik salbuesteko eskubidea izango dute Gasteizko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten antzezte arteen arloko erakundeek, baldin eta bertan jasotzen diren helburuak lortzera bideratutako jarduerak gauzatzeko bada. Erakunde horiek areto zaintzak, muntatze eta desmuntatze lanek eta aretoa erabiltzeak sor ditzaketen gainerako gastuak ordaindu beharko dituzte.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.