Udalaren jabetzako ikastetxeak eta eskola ekipamenduak erabiltzeko eskabidea

Gasteizko Udalaren jabetzako ikastetxeak eta eskola instalazioak ikastetxearen urteko programan jasota ez dauden jardueretarako erabiltzeko eskabidea. Kirol instalazioak, ekitaldi aretoak, liburutegiak, ikasgelak edo antzekoak erabili ahalko dira, kultura, gizarte edo eta kirol helburuetarako.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

  • Zalantzarik gabe gizarte helburua eduki beharko dute egin nahi diren jarduerek.
  • Irabazte xederik gabekoak izango dira jarduerak.

Dokumentazioa

  • Eskabide orria pdf.
  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia; eskaera elkarte baten izenean aurkezten bada, ordezkaritza adierazten duen agiriaren kopia benetakoa.
  • Jarduerak eragin ditzakeen kalte eta galerak ordaintzeko konpromisoaren aitorpena, bai eta instalazioak zaindu, mantendu eta garbitzeko neurriak hartuko direlako konpromisoarena ere.
  • Baimena ematen duen organoak egoki baderitzo, erantzukizun zibileko polizaren kopia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Epea

Jarduera hasiera baino 20 egun natural lehenago gutxienez.

Araudia

Udalaren jabetzako ikastetxeak eta eskola ekipamenduak erabiltzeko arauak. pdf.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Areto hauek ezin izango dira erabili: Haur Hezkuntzako lehen ziklorako gelak, administrazio lanetarako edo irakasleentzako instalazioak, eskoletako sukaldeak edo ikastetxetik kanpoko pertsonek erabiltzeko ezegoki diren gainerakoak.
  • Baimenek gehienez ere irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31ra arte iraungo dute, luzapenak barne. Hurrengo ikasturtean jarraitu nahi izanez gero berriro baimena eskatu beharko da.
  • Jarduera akademikoarentzat kaltegarri gertatzen dela egiaztatuz gero, baimena baliogabetu egin ahalko da, bai eta baimena emateko baldintzak betetzen ez badira, ikastetxeak berak instalazioak erabili behar baditu edo beste edozein arrazoi muntadunik bada.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.