Gizarte txartelaren onuradunentzat BAT pertsonalizatutako garraio txartela eskatzea

TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du, eta txartelaren prezioan hobaria ezartzen da.

Betebeharrak

Gizarte-larrialdietarako laguntzen, diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo Udalaren laguntzen (diruzkoak zein ez-diruzkoak) titularra edo onuraduna izatea.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko San Antonio kaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegora jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
  • Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
  • Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.