Familia ugarientzako BAT pertsonalizatutako garraio txartela eskatzea

Familia ugarientzako BAT txartel txanpon-txartela da, pertsonala eta besterenezina, tranbian eta autobusean deskontuz bidaiatzeko; bidaia bakoitzaren aurretik balidatu behar da.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Familia ugarien kideek, foru aldundiek edo beste autonomia erkidegoek emandako familia ugariaren titulua badute.

Dokumentazioa

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa eta fotokopia. NANik ez duten 14 urtetik beherakoen kasuan, famili liburuaren fotokopia eta jatorrizkoa aurkeztu beharko da.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • Familia ugariaren titulua (jatorrizkoa eta kopia), foru aldundiek edo beste autonomia erkidegoek emana.
  • 3 euro -txartelaren zenbatekoa- ordaindu izanaren ziurtagiria, behar izanez gero.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

  • Txartela eskuratzeagatik 3 euro. Ordainketa honela egin ahal da:
    • Herritarrei laguntzeko bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
    • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria herritarrei laguntzeko bulegoetan eskatu beharko da.
    • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Zenbateko hori ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

  • Txartela norberak eta ez bestek erabiltzeko da.
  • Bost urtetik beherakoek doan bidaiatzen dute, beraz, ez dute txartelik behar.
  • Tranbiara igo aurretik balidatu behar da txartela, geltokietan horretarako dauden makinetan.
  • Garraio aldaketa duen bidaia baterako eskubidea ematen du.
  • Erabiltzaileari egozterik ez dagoen arrazoiren bat dela kausa txartela hondatzen bada, beste txartel bat emango zaio haren ordez Tranbiaren Informazio Bulegoan, lehendik zeukan diru kopurua kargatuta.
  • Txartela, oro har, zazpi urteren buruan iraungiko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.