65 urtetik gorakoentzako BAT Berezi txartela eskatzea

BAT Berezi garraio txartel hobaridunak tranbian eta TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du, eta txartelaren prezioan hobaria ezartzen da.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

65 urtetik gorako pertsonek. Ezin izango dute 16.135,08 eurotik gorako diru-sarrerarik izan.

Dokumentazioa

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • Azken errenta aitorpena (jatorrizkoa eta fotokopia). Deskontu horren onuradun izan ahalko dira Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP(Beste leiho batean irekiko da)) halako 2,5 eta 1,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak, hots, 16.135,08 edo 9.681,05 (deskontu gehiago) eurotik beherakoak, dituztenak.
  • 3 euro -txartelaren zenbatekoa- ordaindu izanaren ziurtagiria, behar izanez gero.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

  • Txartela eskuratzeagatik 3 euro. Ordainketa honela egin ahal da:
    • Herritarrei laguntzeko bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
    • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria herritarrei laguntzeko bulegoetan eskatu beharko da.
    • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Zenbateko hori ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Txartela norberak eta ez bestek erabiltzeko da.
  • BAT Berezi txartelak tranbian zein TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du.
  • Tranbiara igo aurretik balidatu behar da txartela, geltokietan horretarako dauden makinetan.
  • Garraio-aldaketarik gabeko bidaia baterako eskubidea ematen du txartelak.
  • Erabiltzaileari egozterik ez dagoen arrazoiren bat dela kausa txartela hondatzen bada, beste txartel bat emango zaio haren ordez Tranbiaren Informazio Bulegoan, lehendik zeukan diru kopurua kargatuta.
  • BAT txartela, oro har, zazpi urteren buruan iraungiko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.