Ostalaritza establezimenduak salatzea higiene eta osasun baldintzak direla eta

Titulartasun pribatu zein publikoko establezimendu eta higiezinen aurkako salaketak tramitatzea, haien egoera higienearen eta osasunaren kontrakoa bada.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

  • Interesdunek.

Betebeharrak

  • Adinez nagusia izatea.
  • Salatutako aretoa edo establezimendua Gasteizko udalerrian egotea.

Dokumentazioa

  • Eskatzailearen nortasun agiria edo IFZ.
  • Eskabidea.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

  • 3484/2000 Dekretua, abenduaren 29koa(Beste leiho batean irekiko da), janari prestatuak egin, banatu eta merkaturatzeko higiene arauak ezartzen dituena.
  • 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasungarritasunari buruzkoa.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
  • 2/1998 legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zigortze ahalmenari buruzkoa.
  • 2002ko martxoaren 15eko Agindua, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoan jantoki kolektiboen nahiz azken kontsumitzailearentzako janari prestatuak egiteko industriaz bestelako establezimenduen osasun baldintzak eta sailkapena ezartzen duena.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 Araudia, 2004ko apirilaren 29koa, janarien higieneari buruzkoa.
  • Ostalaritzako Establezimendu Publikoei buruzko udal Ordenantza (hotelak izan ezik). 2010-12-01eko ALHAO, 137. zk.

Ohiko galderak (FAQs)

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Arduratzen den atala: Ingurumen Saila. Ingurumen Osasunaren Zerbitzua.

Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.