Dohaintza bidez ehorzte-eskubidea senideen artean eskualdatzea

Senideen arteko dohaintza bitarte, Salbatzailearen edo Santa Isabel hilerrietako nitxo edo hilobiren baten ehorzte-eskubidea eskualdatu dadila eskatzea.

Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Dokumentazioa

  • Eskabide orria.
  • Titularraren eta eskuratzailearen nortasun agirien fotokopiak.
  • Dohaintza kontratu pribatuaren fotokopia; kontratuan egungo titularraren, dohaintza egiten zaion senidearenak, eta dohaintzan emango den ehorzte-eskubidearen deskribapena eta kokapena agertu beharko dira.
  • Aldundiak emandako eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazioaren fotokopia.
  • Ehorzte-eskubidearen titulua (datuak agirian bertan eguneratu nahi baldin badira; ez da nahitaezkoa).

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantzak ezarritakoa (7.10 arau fiskala. Hilerrian Eraikuntzak Uzteko Tasa Arautzen duen Ordenantza).

Araudia

Ohiko galderak

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapideak

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.