Herentzia bidez ehorzte-eskubidea eskualdatzea

Herentzia bitarte, Salbatzailearen edo Santa Isabel hilerrietako horma-hobi, hilobi, panteoi edo kolunbarioren baten ehorzte-eskubidea eskualdatzea.

Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Jaraunsleren batek aurkeztu behar du eskabidea.

Dokumentazioa

3 modutan egiaztatu daiteke norbait jaraunslea dela.

  • 1. aukera:
    Herentziaren banaketa edo onarpenaren fotokopia.
    Oinordetzen gaineko zergaren likidazioaren inprimakia (baldin eta hileta-ondasuna ez badago onarpen-agirian deskribatuta).
    Oinordetzen gaineko zergaren likidazioaren zigilua (baldin eta hileta-ondasuna onarpen-agirian deskribatuta badago).
  • 2. aukera:
    Ab intestato jaraunsle izatearen aitorpenaren fotokopia.
    Oinordetzen gaineko zergaren likidazioaren inprimakia.
  • 3. aukera:
    Azken borondatearen agirien ziurtagiriaren fotokopia.
    Testamentuaren fotokopia, baldin eta halakorik bada, eta bertan ondasunok agertzen badira.
    Oinordetzen gaineko zergaren likidazioaren inprimakia.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantzak ezarritakoa. (7.10 arau fiskala. Hilerrian Eraikuntzak Uzteko Tasa Arautzen duen Ordenantza).

Araudia

Ohiko galderak

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapideak

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.