Haur eskoletan izena ematea

Gasteizko haur eskolen sareko ikastetxeetan lekua eskatzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

2017, 2018 eta 2019. urteetan jaiotako haurrak.

Epea

2019ko deialdia:
  1. Izena emateko epea (eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea): maiatzaren 2tik 10era.
    • 2019ko maiatzaren 5etik 19ra jaiotako haurren kasuan, izena emateko epea maiatzaren 6tik 22ra artekoa izango da.
  2. Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 7an. Online kontsulta.
  3. Erreklamazioak aurkezteko epea: ekainaren 7tik 12ra.
  4. Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 24a. Online kontsulta.
  5. Matrikula gauzatzea: ekainaren 24tik 28ra.

Betebeharrak

  • Eskabidea egitea, ikasturte bakoitzeko deialdiko matrikulazio arauetan adierazitako moduan eta epean.
  • Aurreko ikasturteetan jasotako zerbitzuak ordaindua izatea.
  • Haurrek hamasei aste beteta izan beharko dute eskolan hasterako.
  • Matrikulari dagokion ordaindu beharrekoa ordaintzea, kasu hauek izan ezik:
    • 18.000 eurotik beherako urteko errenta duten familiak.
    • 2017an jaiotako haurrak.
    • Haurreskolak Patzuergoaren haurrak.

Dokumentazioa

Izen-ematea

Oharra: Epean aurkeztutako dokumentazioa hartuko da kontuan. Epea bukatuta ez da dokumentazio berririk onartuko baremoan eragiteko.

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu:

  • Haurraren eta familia-unitatearen erroldatze-datuak.
  • Familia unitatearen 2017ko errenta aitorpenaren datuak (errenta aitorpena egin eta Araban aurkeztu badira).
  • Haurraren amaren, aitaren edo legezko tutorearen lan-egoera (Gizarte-segurantzarako kotizazioa egiten bada edo langabezia-prestazioa jsotzen bada).
  • Ikastetxe horretan senideak izatea (2019/2020 ikasturtean).

Familiek aurkeztu beharreko agiriak ofizioz ezin badira egiaztatu:

  • Errenta aitorpena:
    • Errenta aitorpena Araban egiten ez bada: 2017ko errenta-aitorpenaren kopia.
    • Errenta aitorpena ez bada egiten: 2017ko diru-sarreren egiaztagiria.
  • Lan egoera:
    • Haurraren guraso edo tutoreen lan egoeraren egiaztagiria (Gizarte-Segurantzako erregimen orokorrean kotizatzen ez bada).
    • Adin txikikoak zaintzeko lan-utzialdiaren kasuan, enpresaren agiria lanera itzultzeko data zehaztuz (kontuan hartuko da baldin eta enplegatzaileak emandako ziurtagirian lanpostura itzultzeko data zehazten bada eta hori 2020ko urtarrilaren 1 baino lehenagokoa bada).
      • Ikasturtea hasita egiten diren eskarien kasuan, "lan-egoera aktiboa" ulertuko da eskolatzearen hasierako hilabetean edo hilabete horren hurrengoan hasten bada lanpostuan.
    • Lan eskaeraren alta eta berritze agiri eguneratuaren kopia -DARDE- (langabezia-prestazioa jasotzen ez bada).
  • Haurra ez badago Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldatuta:
    • Guraso edo tutorearen lantokiaren helbidea adierazten duen enpresa-egiaztagiria. Norberaren kontura lan egiten bada, Ekonomi Jardueren Gaineko Zergan alta egoeran dagoela ziurtatzen duen agiriaren bidez egiaztatuko da.
  • Ezintasun edo hezkuntza-premia bereziak:
    • Eskatzailearen, eta hala dagokienean, familia-unitateko pertsonen desgaitasun-mailaren ziurtagiria, eskumena duen organismoa emandakoa.
  • Beste irizpide batzuk
    • Familia ugariaren agiria.
    • Familiak egokitzat jotzen duen beste edozein agiri.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Izen-ematea
Matrikula gauzatzea
  1. Matrikularen ordainketa, kasu hauek izan ezik: 18.000 eurotik beherako urteko errenta duten familiak, 2017an jaiotako haurrak eta Haurreskolak Patzuergoaren haurrak. Ordainketa-agindua eskuratu behar da eta ordainketa-agindu horren bidez dagokion matrikula ordaindu beharko da.
  2. Beharrezko agiria aurkeztu behar da dagokion haur eskolan

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.