Luis Aranburu Udal Musika Eskolan izena ematea

Luis Aranburu Udal Musika Eskolan izena emateko eskaera egitea. Eskolaren helburu orokorra da edozein adinetako zaleei gaikuntza praktikoa eskaintzea musikaren alorrean, eta, horrekin batera, aparteko bokazioa eta gaitasuna erakusten duten pertsonei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta haiei ekin ahal izateko prestakuntza emateaz arduratzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Arautuaz kanpoko musika ikasketak egin nahi dituzten pertsonek.

Epea

2019-2020 Ikasturtea:

  • Ikasle berriak: maiatzaren 20tik 31ra.

Betebeharrak

  • Gasteizen erroldatuta egotea. Edonola ere, salbuespen gisa, bestelakoak ere onartu ahal izango dira baldin eta leku libreak dituzten gaietan izena eman nahi badute."
  • Gutxieneko adina izatea eskatu nahi duen mailarako.
  • Epe barruan izena ematea, eta instrumentu-espezialitateko nahiz gainerako ikasgaietako ordutegiak banatzeko saioetara pdf joatea, horretarako jarritako egunetan.
  • Eskolako araudiaren berri jakitea.
  • Lehendik aritutako ikasleei dagokienez, aurreko ikasturteetan jasotako zerbitzuengatik ordaindu beharreko kuotak ordainduak edukitzea.

Dokumentazioa

Ikasle berriak
  • Izena emateko orria pdf (instrumentu-espezialitate bakoitzeko bana eta 3 gehienez ere).
  • Errolda agiria edo Vitoria-Gasteizeko Udalaren errolda kontsultatzeko baimena.
  • Musikaren Lengoaia edo probaren laukiak betetzen ez badira, Kontserbatorioaren ziurtagiria (1 eta 2 maila gaindituak).

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudiaren arabera (8.2 atala).

Araudia

Izapidetzea

Oharrak

  • Izena eman duten guztien zerrendak agertuko dira, zozketa bidez finkatutako lehentasun-hurrenkeran, ekainaren 17tik 28ra, Luis Aranburu Udal Musika Eskolan.
  • Lekuak banatzea, irailaren 2an eta 4an izango da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.