Egoiliarrentzako TAO txartela

TAO eremuko egoiliar gisa, dagokion eremuan ibilgailua aparkatzeko baimena eska daiteke. Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.

Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja komunikatu eta TAO txartela itzuli ezean.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Online izapidetzea Online izapidetzen hasi.

Betebeharrak

  • Autoak ibilgailuen erroldan alta emanda egon behar du.
  • Eskatzailearen erroldatze helbideak eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri denak atari berekoak izan beharko dute, eta txartela eskatzen deneko TAO eremuaren baitakoak.
  • Eskatzaileak erroldatua egon beharko du, etenik gabe, aparkalekuen araudiak ezarritako sektoreetako kaleren batean.
  • Txartela zein ibilgailutarako eskatzen den -autoa edo 3.000 kg-tik beherako kamioia izan beharko du (*)-, haren jabea eta ohiko gidaria izan beharko du eskatzaileak, eta gidatzeko baimena indarrean eduki beharko du.
  • Ordainketa hauek eginak izan beharko ditu:
    • Gasteizko Udalaren Trakzio Mekanikogun Ibilgailuen gaineko Zergaren azken ordainagiria.
    • Txartela zein urtetarako eskatzen duen, horri dagokion tasa, baita aurreko urtekoa ere, txartela eman bazitzaion.

Dokumentazioa

  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena (jatorrizkoa), helbidea dagokion TAO eremuan dagoelarik.
  • Txartela noren izenean ematen den, horren identifikazio agiriaren jatorrizkoa edo kopia (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
  • Interesdunaren kontu zenbakia ageri den banku agiria, txartelaren zenbatekoa bertan kargatzeko. Banku-helbideratzea ezinbesteko baldintza da.
  • Txartela ibilgailuaren jabekidearen izenean egiten bada, jabekidearen nortasuna jasotzen duen Probintziako Trafikoko Buruzagitzak emandako agiria (jatorrizkoa) aurkeztu beharko da. Jabekidearen erroldatze helbideak eta zirkulazio-baimenean ageri denak atari berekoak izan beharko dute, txartela eskatzen deneko TAO eremuaren barruan.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen hiriko trafikoa eta ibilgailuen aparkamenduaren arauketa eta kontrolatzeko tasa arautzen duen ordenantzaren arabera (7.6 atala).
Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.

Araudia

Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.