Salaketa judizialak

Kode Penalean tipifikatutako delitu edo hutsegitetzat har daitezkeen ekintzengatik edo ez-egiteengatik salaketa jartzea.

Herritarrei zenbait delitu motaren aurrean salaketa egiteko bidea erraztu asmoz, joan-etorriak eta zain egon beharra saihesteko sistema bat pentsatzen ari gara, norberak betetzekoa alegia.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Delitua jasan duen edo zuzenean doakion hiritar oro.

Betebeharrak

Adinduna izatea. Adingabeek tutoreak edo legezko ordezkariak lagunduta joan behar dute.

Dokumentazioa

  • Salatzailearen Nortasun Agiria.
  • Egindako kalteak zehazten edo ustezko delituaren egilea identifikatzen laguntzen duten dokumentuak.
  • Posta elektroniko bidezko salaketeei dagokionez, salaketa-orria betea.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

  • Epaibide Kriminaleko Legea.
  • Zigor Kodea.
  • Kode Zibila (ez dute gai zibiletan jarduten halakoetan, dagokion organora bidaltzen dute).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Posta elektroniko bidezko izapidetzea

Herritarrei zenbait delitu motaren aurrean salaketa egiteko bidea erraztu asmoz, joan-etorriak eta zain egon beharra saihesteko sistema bat pentsatzen ari gara, salaketa-orriak norberak betetzekoa alegia. Bi modutara egin daiteke:

  • Salaketa-orria Udaltzaingoaren egoitzan bertan jaso eta betetzea.
  • Salaketa-orria Udalaren web-orritik jaitsi, bete eta inspeccionguardia@vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da) posta elektronikora bidaltzea. Kasu honetan, salaketa egiaztatu eta izapidetu ostean, udaltzain bat herritarrarekin adostutako lekura joango da eta salaketaren kopia emango dio eskura, delitu-ekintza baten biktima bati zor zaizkion eskubideak jasota geratzen direneko jarduerak ere hari eskaintzeaz batera.

Hauek dira norberak salatu ditzakeen gertakariak:

  • Diru-zorroa galtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik.
  • Diru-zorroa lapurtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik.
  • Bestelako lapurretak.
  • Bizikleta lapurtzea.
  • Matrikula-xaflak lapurtzea.
  • Nahita egindako kalteak.
  • Ibilgailuan nahita egindako kalteak.
  • Animaliak lapurtu edo galtzea.
  • Ibilgailua ebatsi edo lapurtzea.

Zerrenda horretan agertutako zigor-motak osatuko balute salatutako ekintzek, baina delituak gertatutako tokian egileak nortzuk izan diren jakitera eman litzaketen aztarnak edo arrastoak aurkituko balira, edo salatzaileak delitu-egilea nor den ezagutuko balu, 092 telefonora hots egin beharko litzateke eta bertan eman gertaeren berri. Ondoren, Udaltzainen jarraibideak bete beharko lirateke, eta, gero, salaketa Agirrelanda kalea, 8an dagoen udaltzain-etxean bertan aurkeztu.

Dena den, salatzaileei jakinarazten zaie, Prozedura Kriminalaren Legearen 284 artikuluaren arabera, Interneten bidez egindako salaketak Udaltzaingoaren polizia judizialaren bulegoan gordeko direla, Fiskaltzaren eta agintari judizialaren eskura jarrita, haiei bidali gabe, ondarearen aurkako delituak direlako eta ez dagoelako egile ezagunik.

Era berean, salatzaileek Fiskaltzaren aurrean edo instrukzio-egilearen aurrean salaketa kentzeko eskubidea izango dute.

Hala ere, Agintaritza judizialak edo Fiskaltzak beraiei bidaltzeko eskatuko balute, edo ekintzen egilea identifikatuko balitz, salaketa hau Agintaritza judizialari bidaliko litzaioke, eta halako egoeraren berri emango litzaioke salaketa aurkezten duenari.

Oharrak

Salaketaren ziurtagiria ematen da, interesatuak hala eskatzen badu.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) edo 945 15 80 00 Udaltzaingoko telefonora dei dezakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.