Galdutako gauzak

Udaltzaingoari eman zaion galdutako gauza berreskuratzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Interesatuta dauden pertsonak.

Betebeharrak

Galdutako gauza norberarena dela egiaztatzea.

Dokumentazioa

  • Nortasun Agiria.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Kode Zibileko 614. artikulua eta ondorengoak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Jabeak gauza itzuli duenari gauza horren balorearen edo prezioaren hamarrena ordaindu behar dio, eta galdutako gauzak Kode Zibileko 616. artikuluan adierazitakoa baino gehiago balio badu, hogeirena ordaindu beharko dio.
  • Bi urte pasa ondoren jabea agertzen ez bada, galdutako gauza edo gauza horren balorea aurkitu duenari emango zaio.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) edo 945 16 14 05 (ordutegia: 8:30-14:00)Udaltzaingoko telefonora dei dezakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.