Jundizko udalaren enpresa zentroan alokairuan hartzeko aretoen eskaria

Jundizko udalaren enpresa zentroan erabilgarri dauden lokalak alokairuan uztea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Nork

Enpresa sortu berriak edo duela gutxi sortuak eta lokal egokirik ez dutenak.

Epea

Deialdia urte osoan zehar indarrean dagoenez, proiektuak jaso ahala aztertuko dira. Eskakizun guztiak bete eta proiektuaren balorazioa gainditu ondoren, lokala utziko da; beti ere lokal erabilgarriren bat balego. Bestela, itxaron zerrendan geratuko da eskabidea.

Betebeharrak

  • Eskabidea egiten duenak lokal propiorik ez edukitzea edo lokala eskas geratu edo ezegoki suertatzea jarduera bertan bideratu edo hedatzeko.
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergan jarduera horretarako edo antzeko beste baterako, hau da, lokala zein enpresa-proiektutarako eskatzen den ildo bereko beste baterako izena eman zenetik hiru urte baino gehiago ez igaro izana.
  • Enpresa plan bideragarri bat edukitzea, Ekonomia Sustapenerako Sailak ontzat emana.
  • Jarduera zilegi eta etikoa garatzea, enpresa zentroaren azpiegitura eta logistika ezaugarriei egokitzen zaiena, eta inongo arriskurik sortzen ez duena, ez ingurumenaren ez gizartearen alorrean.
  • Beste enpresa zentro publiko batean, edo diru publikoz finantzatutakoren batean, kokatutaegon ez izana, udal enpresa zentroetako lokalak eskuratzeko eskabidea aurkeztu baino bi urtelehenagotik. Alabaina, salbuespen egoeratzat joko dira enpresa proiektuak lanpostu-kopurua handitzea eragin duen aldaketa edo handitzea izatea, edo bideragarritasun planaren aztertuta, lanpostuei eusteko nahitaez era honetako alokairuetara jo beharra antzematen bada.

Eskabidea aurkezteko dokumentazioa

  • Eskabidea pdf
  • Bideratu nahi den jardueraren enpresa-plana (jardueraren azalpena, izaera berritzailea eta oinarri teknologikoduna beharrezkoa balitz, zein merkatutara zuzendua dagoen, inbertsioaren eta enplegu-sorkuntzaren aurreikuspena, finantziazioa, behin-behineko finantza-laukiak). Elkarteek enpresa zentroan gauzatzeko urteko jarduera-plana aurkeztu beharko dute.
  • Sustatzaileen curriculum vitae-a.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordainduak direla egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, I. Eranskina pdf
  • Kontratatzeko debekurik ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena, II. Eranskina pdf

Kontratua formalizatzeko dokumentazioa

  • Bere izenean nahiz ahaldun gisa proposamena aurkezten duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia, eta enpresaren edo enpresa-elkartearen IFZ, baldin eta eskabidea egiten den unean bertan eratu bada.
  • Merkataritza Erregistroan inskribatutako eratze eta, hala badagokio, aldatze eskritura.
  • Pertsona juridikoei dagokienez, baldin ez badu erregistroko titularrak eskabidea sinatzen, ahalordetze eskritura.
  • Gizarte Segurantzarekiko ordaindu beharrak ordainduak direla erakusten duen egiaztagiria.
  • Arabako Foru Ogasunarekiko ordaindu beharrak ordainduak direla erakusten duen egiaztagiria.
  • Banku-kontuaren jakinarazpena.
  • Deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Ekonomi jardueren gaineko zergari dagokion izen-emate agiria.
  • Pabilioietan kokatuko diren enpresen kasuan, Ingurumenaren Udal Sailean jarduera-baimena eskatzeko agiriaren kopia aurkeztu beharko dute hilabeteko epean.

Beharrezkotzat jotzen dituzten agiri osagarriak eskatu ahal izango dituzte zerbitzu teknikoek, baita, behar izanez gero, eskatzaileei elkarrizketa egin ere.

Zenbatekoa

Ikusi Gasteizko Udalaren Enpresa Zentroetako Lokalak Eskuratzeko Prozedura Finkatzen duen Araudiaren 13. artikulua.
Indarrean dauden prezioak.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea