Enplegurako prestakuntza programen kontsulta eta izena ematea
Enplegua sustatzeko udal programa eta jardueren kontsulta eta izena ematea: enplegurako prestakuntza programak, lana bilatzen laguntzeko ekintzak, ekintzaileentzako prestakuntza...
Enplegurako prestakuntza - Programazioa -
Baldintzak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Lanean ari diren pertsonak edo langabetuak; laneratzeko aukerak hobetu, lan profila aldatu edo beren enplegu zein jarduerarekin lotutako gaien gaineko ezagutza handitu nahi dutenak.
Baldintzak
Baldintzak ikastaroaren araberakoak dira. Programa bakoitzari buruzko informazioa kontsultatu.
Dokumentazioa
- Eskabidea.
- Batzuetan agiri osagarriak eskatzen dira: (curriculum vitae-a, tituluak...). Programa bakoitzari buruzko informazioa kontsultatu.
Zenbatekoa
Eskatzailea ikastaroan onartu ondoren ordainduko da matrikula. Deskontua egiteko eskubidea dutenek, edo matrikula ordaintzetik salbuetsita daudenek, ikastaroa hasi baino lehen egiaztatu beharko dute hori, prezio publikoei buruzko araudiari jarraituz (8.8 atala).
Araudia
- Ordenantza fiskalak (Ordenantza 8,8)
- Gasteizko Udalak antolatzen dituen lanaren bidezko prestakuntzarako ikastaro/programetarako ikasleak onartzeari buruzko arautegia.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
- Herritarrei laguntzeko bulegoak.
- Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa.
- Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saila: Informazio eta komunikazio teknologien zentroa (CETIC) eta Ignacio Ellacuría ikastegia.
- San Martineko bulegoetan.
Online izapidetzea
Online izapidetzen hasi "Enplegurako prestakuntza programen kontsulta eta izena ematea".
Online izapidetzen hasi "Izen-ematearen egoera kontsultatzea eta matrikularen zenbatekoa ordaintzea".
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan zein 010 informazio telefonoan (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero) eska dezakezu, edo CETIC-en, Ignacio Ellacuría ikastegian.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.