Jarduera sailkaturako lizentzia eskatzea

Pertsonei, horien ondasunei edo ingurumenari eragin (kalte) gehien egin diezaieketen instalazio edo jarduerek jarduteko lizentzia eduki beharra dute, eta hori eskuratzeko, eragiten duten inpaktua gutxitzeko neurri zuzentzaileak bete beharko dituzte.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Betebeharrak

Dokumentazioa

  • Eskabide orria.
  • NANaren edo IFZren kopia, edo zerbitzu-emaileari EBko kide den estatuan emandako antzeko egiaztagiriarena, edo eskabidea egiten denean indarrean diren lan- eta egoitza-baimenena. Agiri horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude ez dira aurkeztu beharko, baina eskabidean ohartarazi beharko da horretaz.
  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo agiri baliokide baten kopia, bai eta ordezkatze ahalmena egiaztatzeko agiri hauetakoren bat ere: notario ahalordetzea; agiri pribatua, notarioak legeztatutako sinadura duena; "apud acta" ordezkaritza, hau da, ordezkatua eta ordezkaria elkarrekin agertuta Ingurumen eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko Administrazio Zerbitzuan. Merkataritza sozietateen eta fundazioen kasuan, nahikoa izango da sozietatea edo fundazioa eratzeko eskritura; elkarte zibilak zein ondasun komunitateak badira, horiek eratzeko eskritura edo kontratua. Agiri horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude ez dira aurkeztu beharko, baina eskabidean ohartarazi beharko da horretaz.
  • Proiektu teknikoa eta azalpen-txostena, teknikari eskudunak sinatuak. Bertan alderdi hauek zehaztu beharko dira: jardueraren ezaugarriak, kokapenaren deskripzioa, ingurumenean izan dezakeen eragina, eta proposatzen diren neurri zuzentzaileak, baita horien eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea ere.
  • Ingurumen eraginaren ebaluazioaren mendeko proiektuak badira, ingurumen eraginaren azterlana ere erantsi beharko da.

Araudia

Izapideak

Oharrak

  • Jarduera lizentzian eskatutako neurri zuzentzaileak ezarri eta instalazioak egokitutakoan, jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharra dago jarduerari ekiteko.
    • Salbu eta Udalaren eskumeneko arrazoiengatik -hirigintza-plangintzan edo udal ordenantzetan oinarrituak- jarduera lizentzia berariaz ezetsi beharra dagoenean, organo eskudunak jendaurrean erakutsiko du jarduera instalatzeko eskabidea, hamabost egunez; horretarako, dagokion iragarkia argitaratuko du Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, eta jarduera kokatuko den tokiaren ondoko bizilagunei jakinaraziko zaie, banan-banan.
    • Izapide horiek egin ondoren, Udalak txosten arrazoitua egingo du jarduera hori instalatzeaz, gehienez ere hamar eguneko epean. Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik eta organo eskudunak jarduera lizentzia eman baino lehen, ingurumen-organo eskudunak txostena egingo du eta, beharrezkoa bada, eskatutako jardueraren instalazio- edo hedapen-proiektuari neurri zuzentzaileak ezarriko dizkio, gehienez hamabost eguneko epean.
  • Izapide honi buruzko azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailean, 010 argibideetarako telefonoan (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero) eta 945 161 116 telefonoan (Ingurumena eta Espazio Publikoa) eska ditzakezu.

Administrazioaren isiltasunaren ondorio positiboa

Lizentzia eskabidea udalean aurkeztu zenetik sei hilabete igarotzen direlarik erabaki behar duen organoak berariazko ebazpenik eman ez badu -eta prozedura ez bada eten eskatzaileari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik- lizentzia emandakotzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren ildotik, salbu eta autonomia erkidegoko ingurumen arloko organoak kontrako txostena jakinarazi badu, eta dagokion udalak, artean, bertan jasotakoa gauzatu ez.


Zerga eta tasei buruzko informazioa

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.