Gardelegiko zabortegia erabiltzeko baimena

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren onartze-agiria lortzea, Araban sortutako hondakin geldoak eta arriskutsuak ez direnak Gardelegiko zabortegian utzi ahal izateko.
Zabortegi Zerbitzuaren Araudian zehazten da Gardelegin utz daitezkeen hondakinen sailkapena.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi(Beste leiho batean irekiko da).

Nork

  • Araba lurralde historikoko udal, mankomunitate, kontsortzio eta koadrilek.
  • Araba lurralde historikoan kokatuta dauden eta hondakinak sortzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek.
  • Trebiñuko Konderriko udalek, aldez aurretik Gasteizko Udalarekin hitzarmena egin baldin badute.

Dokumentazioa

Hondakinaren onartze agiria lortzeko
Hondakina utzi aurretik

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Oharrak

  • Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak ezin dira Gardelegiko zabortegian utzi. Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak tratatzeko lantegian kudeatu behar dira, zeina Gardelegiko zabortegiaren instalazioen sarreran baitago.
  • Ontziak eta bilgarriak ezin dira Gardelegiko zabortegian utzi; baimendutako kudeatzaileen esku utzi beharko dira.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.