Errolda agiria eskatzea

Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldaturiko pertsonen bizilekua edo bizikidetasuna egiaztatzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea | Ohiko galderak

Atención online Online izapidetzen hasi.

Betebeharrak

Gasteizko udalerrian erroldaturik egotea.

Dokumentazioa

  • Adin nagusikoak: nortasun agiri originala, NANa, Egoitza-baimena, ANZa, Pasaportea.
  • Adingabekoak: famili liburua.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan historiko, banakako eta bizikidetza agiria * errolda agiriak lortu ahal izango dituzu.

*Oharra: Urriaren 16tik aurrera Udalak ez du gehiago "Familiako agiria" deiturikoa emango; horren ordez, bizikidetza agiria emango du. Informazio gehiago.

Telefono bidezko izapidetzea

Herritarrentzako Arreta: 010 (945 16 11 00).

Telefonoan banakako agiria lortu ahal izango da.

Online izapidetzea

Atención online Errolda agiria zerbitzua bidez.

Udaleko web orrian, identifikazio-txartela izanez gero, banakako, historiko eta elkarbizitzeko errolda agiriak eskatu ahal izango dituzu. Identifikazio-txartela eduki ezik, banakako agiria baino ezin izango duzu eskuratu.

Oharrak

Esate baterako, ondoko tramite hauetarako eskatzen da: NAN, ezkontzeko,  sustraitzeagatik bizileku-baimena, eskolako matrikula, bekak, osasun txartela...

Banakako agiria: adierazten du pertsona non dagoen erroldatuta, eta data zehatz batean bizilekua non den.

Bizikidetza agiria: documento que muestra la situación padronal de todas las personas que están empadronadas en un domicilio a día de la fecha. En el documento aparecen los datos de todas las personas empadronadas.

Agiri historikoa: adierazten du pertsona non egon den erroldatuta 1996ko maiatzaren 1etik data zehatz batera arte. Datu zaharragoak behar izanez gero, eskatu behar errolda ziurtagiri historikoa.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.