Zaratak neurtzeko eskaria

Zarata-mailaren neurketa edo/eta zarata gogaikarrien jatorriaren identifikazioa.

Zarata jarraitua edo noizbehinkakoa izan daiteke. Zarata-motaren arabera, hura neurtzeko eskaera leku desberdinetan egin behar da (zarata jarraitua bada herritarrei laguntzeko bulegoetan eta Ingurumen eta Espazio Publikoaren Sailean, San Martineko arreta bulegoaren bidez, eta noizbehinkakoa bada Udaltzaingoan), bai eta bide desberdinez (zarata jarraitua bada bertatik bertara edo on-line; noizbehinkakoa bada, telefono bidez).

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Eragina jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Dokumentazioa

Zarata jarraitua neurtzea eskatzeko inprimakia.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Zarata jarraitua:

Telefono bidezko izapidetzea

Noizbehinkako zarata:

Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Oharrak

20:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara bitartean ezingo da lanik egin ez bide publikoan ez eraikinetan ere, baldin eta ezarritako soinu-mailak baino handiagoko zarata sortzen badituzte. Igande eta jaiegunetan lanok soilik 10:00etatik 18:00etara egin ahal izango dira.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.