Obra txikietarako baimena eskatzea

Honako lan hauetan eskatu behar da:

  • Egiturazko elementuei eragiten ez dieten lan teknikoki errazak.
  • Bide publikoak okupatzea (aldamioak, hesiak, garabiak, eta abar).
  • Onibarrak hesitzea.
  • Errotuluak jartzea.

Bestelako lan batzuk munta txikikotzat jotzen dira, eta horien izapidetzea Munta txikiko obren erantzukizunpeko aitorpenaren bidez egiten da.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Nork

  • Interesaturiko pertsona fisiko edo juridikoak.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Oharrak

Egin daitezkeen obra-motak asko direnez, ezinezkoa da aurkeztu behar diren agiriak zehaztea. Eskabidea aztertu ondoren, Udalaren zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jotzen dituzten agiriak eskatuko dituzte.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.