Lur-Sailak Zatitzeko Baimena

Lur-sail bat bitan edo gehiagotan zatitzea, Plan Orokorreko irizpideen arabera.

Hartzaileak:
Interesaturiko pertsona fisiko edo juridikoak.
Eskaera egiteko epea:
Mugarik gabe.
Aurkeztu beharreko agiriak:
  • Eskabide-orria.
  • Lur-saila zatitzeko proiektua, 2 ale.
  • Hala badagokio, baltzuaren eratze-agiriak.
  • Jabetza-tituluak.
  • Birplanteaketa-akta.
Aplikatzekoa den Araudia:
Zergak, tasak eta prezio publikoak:
Indarrean dagoen Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.1 atala).
Oharrak:
  • Zatitutako Lur-Sailetan Eraikitzeko Baimena lortu nahi bada, aldez aurretik nahitaez Lur-Saila Zatitzeko Baimena behar da.
  • Ikus Obra Handietarako Baimenaren izapidea.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko lehen aipatutako bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 eta 945161100 telefonoetara dei dezakezu.
Arduratzen den atala:
Eraikuntzen Zerbitzua.
Tramiteak egiteko tokia:
Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.