Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan jasotako animaliak adoptatzea

Udal zerbitzuek jasotako eta Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan utzitako animaliak adoptatzeko eskaria.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs(Beste leiho batean irekiko da) | Izapidetzea

Betebeharrak

Adin nagusiko izatea.

Dokumentazioa

Nortasun agiria.

Zenbatekoa

Mikrotxipen bidez identifikatuta ez dauden animaliak identifikatu egin beharko dira eta dagokion tasa ordaindu, Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.13 atala).

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Animalien Babesteko Zentroa.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara nahiz Animalien Babeserako Zentrora jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora edo 945161100 Gasteiztik kanpo deituz gero dei dezakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.