Kontsumoaren inguruko erreklamazioak

Zuzenbide Zibilaren esparruan erosi edo kontratatutako produktu eta zerbitzuen irregulartasunak direla eta adiskidetasunezko bidean erreklamazioak edo kexak aurkeztea, indarreko legeriak kontsumitzaileentzat ezarritako eskubide eta betebeharrak gauzatzeko.

Nork

Produktu jakin baten kontsumitzaile edo erabiltzaile den edozein pertsona fisikok, enpresa edo lanbide jarduerekin zerikusirik ez duten eremuetan ari den edozein pertsona juridikok, besteren izenean eta ordez diharduten pertsonek (esaterako, etxejabeen elkarteen administratzaileak.

Izapidetzea

Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Zuzeneko izapidetzea

Dokumentazioa

  • Kontsumoaren alorreko erreklamazio orria pdf
  • Erreklamazioaren, kexaren edo salaketaren zioa adierazteko balio dezakeen dokumentu oro: kontratuak, erreklamazio orriak, fakturen fotokopiak, emate-agiriak eta abar.

Kontsumitzaileen Argibidetarako Udal Bulegoak (KAUB) bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Araudia

  • Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defenditzeko Lege Orokorraren testu bategina eta lege osagarriak (1/2007 LED, azaroaren 16koa).
  • Alorreko araudiak.

Ohiko galderak (FAQs)

Kontsumoaren inguruko erreklamatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.