Lubakiak Egiteko Baimena

Lubakiak egiteko obra-baimena eskaera.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Nork

  • Ur hornikuntzako eta saneamenduko zerbitzuen kasuan, interesdunek eskatu beharko dute baimena.
  • Elektrizitateko, gaseko eta telefonoko zerbitzuei dagokienez, enpresa hornitzaileek eskatu beharko dute baimena. Erabiltzaileek jo beharko dute enpresa horietara baimena formalizatzeko.

Dokumentazioa

Kasu guztietan
  • Eskabide-orria.
    • Lerrokadura eta sestren akta. Lotune berria egin behar bada, akta hori Udalaren Topografia Atalean eska daiteke (San Martineko bulegoetan).
  • Aurrekontua. Baldin lubakia emandako beste obra-baimen baten barruan badago, hauek ere aurkeztuko dira: obra-baimenaren kopia, eta eskabideko lotuneari dagokion aurrekontu partidaren kopia.
Ondoren ageri diren kasuetan, goian zehaztutako agiriez gain, hauek ere aurkeztu beharko dira
  • Ur hornikuntzaren kasuan:
    • AMVISAren baimena eskabideko lotune puntua baliozkotzeko.
  • Saneamenduen kasuan:
    • Lur sailaren kokaleku planoa.
    • AMVISAren baimena eskabideko lotune puntua baliozkotzeko.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Araudia

Izapideak

Oharrak

  • Eskatzailea pertsona partikularra bada, obrek zein kanalizaziori eragiten dieten ikusi eta horren arabera, Iberdrola, Telefonica, Gasnalsa, Enagas, Amvisa edo beste enpresaren batekin kontaktuan jarri behar da. Ondoren, obrak egiteko enpresa horien adostasuna aurkeztu beharko du.
  • Obrak hasi aurretik, une horretan erabakitako fidantza ordaindu behar da.
  • Espazio Publikoaren eta Ingurumen Naturalaren Zerbitzuan obrak hastean plaka ematen da.
  • Urtebeteko bermealdia.
  • Ikus Fidantza-Gordailuaren izapidea.
  • Ikus Fidantza Itzultzeko izapidea.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.