Ibilgailuek bide publikoa okupatzeko baimen berezia eskatzea

Baimena ibilgailuek bide publikoa okupatzeko.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Dokumentazioa

  • Eskabide Orria.
  • Baimena lortzeko, indarrean dagoen Gasteizko. ordenantza fiskal (7.4) eta prezio publikoetan ezarritako kopurua, tasa moduan, ordaintzea beharrezkoa da.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Posta elektronikoz
Fax bidezko izapidetzea
  • Eskaerak bidali behar dira 945161581 zenbakira faxen bidez.

Oharrak

  • Hala badagokio, une horretan agindutako fidantza ordaindu behar da. Ibilgailu berezia erabiltzen bukatu ondoren, udal teknikariek ikuskatuko dute lekua, eta , bidezko denean, itzuli egingo da fidantza.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.


Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.