Izena ematea Opor Jardueretan

Udalak eskaintzen dituen aisialdirako programetan izena ematea.

Online arreta Zozketan izena-ematea (2019ko maiatzaren 1etik 14ra arte)

Online arreta Zozketaren emaitzak kontsultatzea eta lekuak formalizatzea (2019ko maiatzaren 6tik 14ra arte).

Epea | Dokumentazioa | Erreferentziako informazioa | Izapidetzea

Nork

2019ko edizioan.

  • Jolas-Txokoak: 2013 eta 2015 bitartean jaiotako umeak.
  • Udako ludotekak: 2010 eta 2014 bitartean jaiotako umeak.
  • Udaleku musikalak, muSIka, BAI!: 2007 eta 2014 bitartean jaiotako umeak.
  • Udaleku irekiak: 2010 eta 2012 bitartean jaiotako umeak.
  • Ingurumen udalekuak: 2007 eta 2009 bitartean jaiotako umeak.
  • Green Summer Camp: 2007 eta 2012 bitartean jaiotako umeak.
  • Abentura-udalekua: 2006 eta 2009 bitartean jaiotako umeak.
  • Udako Txokokluba: 2006 eta 2009 bitartean jaiotako umeak.
  • Jarduera nautikoean campusa: 2004 eta 2012 bitartean jaiotako umeak.
  • Kanpamentuak hondartzan: 2002 eta 2006 bitartean jaiotako umeak.
  • Udaband! Udako musika campusa: 1999 eta 2008 bitartean jaiotako umeak.
  • Jarduera nautikoak: hastapen ikastaroak: 2001 eta 2012 bitartean jaiotako pertsonak.

Opor-jardueretan leku kopuruaren % 5 gordeko da hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat. Era berean familia-unitatean premia sozialak edo genero-indarkeriarekin lotutako egoeraren bat duten pertsonen kasuan leku kopuruaren % 5 gordeko da.

Zozketan parte hartzeko, aukera daitezkeen jarduerak gehienez 9 dira.

Epea

  • Zozketarako eskabideak aurkeztea: 2019ko maiatzaren 1etik 14ra.
  • Jendaurreko zozketa eta emaitzak: maiatzaren 6an.
  • Formalizazioa: maiatzaren 6tik (zozketako emaitzak argitaratu ondoren) 14ra arte.
  • Leku libreak jakinaraztea: maiatzaren 17an.
  • Hutsik geratutako lekuetan izena ematea: maiatzaren 22tik ekainaren 7ra arte.

Dokumentazioa

Zozketarako eskabideak aurkeztea
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrek Arabako Foru Aldundiak edo eskumena duten bestek (elkarteak, ikastetxeak...) egindako egiaztagiria aurkeztu behar dute eskariarekin batera, non behar duten laguntza zehaztuko baita. Premia bereziaren berri eman ez bada, antolakuntzak ez du bere gain hartuko.
  • Udaband! Udako Musika Campusean parte hartzen dutenek musika eskolako II.3 maila izan behar dute musika-tresna melodikoetan eta II.4 maila atal erritmikoan, edo Kontserbatorioko Oinarrizko Graduko azken urtea arlo horietan. Ziurtagiri hau, Herritaren Arretarako bulegoan entrega daiteke edo emmla@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez apirilaren 18a baino lehen.
Izen-ematea formalizatzea
  • Lekua lortu eta osasun-izaerako gorabehera bat duten pertsonen kasuan, dagokien sendagilearen egiaztagiria aurkeztu behar dute. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko aurrez jakinarazi ez diren osasun-kasuak, zuzenzean baino ezingo dira egin formalizazioa.
Leku libreen fasea

Ezinbestekoa izango da agiriak aurkeztea ondoko kasu hauetan:

  • Aurtengo prozesuan opor-jarduera batean parte hartzeko lekua lehenengo aldiz eskatu duten eta hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonen kasuan.
  • Osasun-izaerako gorabeheraren bat duten pertsonen kasuan: bai eskaera-fasean parte hartu bazuten, bai lehenengo aldiz aurtengo prozesuan parte hartu nahi badute.
  • 2018-2019 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso eta lehenengo aldiz eskatzen dutenak aurtengo prozesuan opor jarduera batean parte hartzeko lekua.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak: fase honetan gordetako lekuak betetzen ez badira, maiatzaren 27an 00:01ean leku libre bezala hartuko dira.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Programaren arabera. Kontsulta egiteko: Opor Jarduerak.

Erreferentziako informazioa

Izapidetzea (zozketa, izen-emateak, hutsik geratutako lekuak)

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
Online izapidetzea

Online arreta Zozketan parte hartzeko eskabidea.

Online arreta Zozketaren emaitzak kontsultatzea eta lekuak formalizatzea.

Online arreta Hutsik geratutako lekuen fasea.

Izapideari buruzko oharra:
  • Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko prozedura berdina erabiliko da, bai webgunearen bidez, bai aurrez aurre.

Oharrak

  • Eskaera eskaintza baino handiagoa bada, zozketa egingo da aurretiaz izena eman duten pertsonen artean.
  • Eskaera eskaintza baino txikiagoa bada, berriz, Udalak jarduera bertan behera uzteko eskubidea izango du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.