Udalerrian bertan bizilekuz aldatzea

Bizileku aldaketa jakinaraztea, Udal Erroldaren ondorioetarako.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko udalerrian erroldatuta dauden pertsonek, baldin eta udalerrian bertan bizilekuz aldatzen badira.

Betebeharrak

  • Gasteizen erroldatuta egotea.

Dokumentazioa

Nortasuna egiaztatzeko
  • 14 urtetik gorakoek agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean den identifikazio agiri baten jatorrizkoa (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
  • 14 urtetik beherakoek agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean den identifikazio agiri baten jatorrizkoa (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea) edo famili liburua.
  • Izapidearekin zerikusia duten pertsona guztiek identifikatu beharra izango dute.
Bizilekua egiaztatzeko
  • Etxebizitzaren jabetza-eskubidearen titularrek:
    • Etxebizitzaren jabetza-titulua (eskritura publikoak, Erregistroko ohar soila, etxebizitzaren gaineko eskubidea ezagutzen duten epaiak...).
  • Etxebizitza oso baten edo Gela baten alokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
  • Etxebizitza edo gela baten berralokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Berralokairu kontratua, indarrean.
    • Azpierrentamendu-kontratuak azpierrentariak azpierrentan hartutako logelan beste pertsona batzuk erroldatu ahal dituela jasotzen ez badu, jabeen eta errentarien erantzukizunpeko aitorpen bateratua aurkeztu beharko da. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin.
  • Etxebizitza baten okupazio-eskubideren baten titularra izan ezean, etxebizitzan erroldatuta dagoen pertsona baten GONBITA beharko da erroldatu ahal izateko.
    • Gonbidatzailea erroldatutako jabea bada:
      • Jabearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
    • Gonbidatzailea erroldatutako alokatzailea bada:
      • Alokairu kontratua, indarrean.
      • Alokatzailearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
    • Azpierrentari erroldatuak adingabeko seme-alabak gonbida ditzake soilik, bizileku horretan bizi dela egiaztatu beharko du honakoen bitartez:
      • Azpierrentamendu-kontratua, indarrean.
        • Gonbitaren erantzukizunpeko aitorpena, azpierrentariak izenpetuta.Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
Beste agiri batzuk
  • Emantzipatu gabeko adingabeak gurasoetako bakar baten bizilekura aldatzeko, zaintza eta babesa egiaztatu beharko da, epai ebazpenez edo familia liburua erakutsiz, edo gurasoaren erantzukizun adierazpena.
  • Emantzipatu gabeko adingabeak hirugarren baten bizilekura aldatzeko, haren tutoreen berariazko baimena aurkeztu beharko da.
  • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara  jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.