Antzerki eta dantza taldeentzako sorkuntza artistikorako DANTE aretoak erabiltzeko eskabidea

Dantza eta antzerki ikuskizun berriak sortzeko entsegu-aretoak erabili ahal izatea.

Epea | Betebeharrak | | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Antzerki talde egonkorrek - amateurrak edo erdiprofesionalak-.

Epea

2021-2023 aldia: 2021eko maiatzaren 29tik irailaren 13ra.

(ALHAO 58 zk., 2021eko maiatzaren 28a).

Betebeharrak

  • Elkarte gisa legez eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dagokion erregistroan- izena emanda egotea.
  • Gasteizen egon behar da elkarteen helbide soziala.
  • Aretoan ekoitziko den ikuskizunak dantzari edo antzerkiari lotuta egon behar du, eta gehienez urtebeteren buruan jendaurrean estreinatzeko asmoa izan behar du taldeak.

Dokumentazioa

  • Eskabide orria deialdiaren 2. eranskinaren arabera.
  • Antzezte arteen alorreko ikuskizun proiektua deialdiaren 3. eranskinaren arabera.
  • Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia.
  • Elkartea legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dagokion erregistroan- izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

2021-2023 aldian antzerki eta dantza taldeentzako sorkuntza artistikorako Dante aretoak erabiltzeko baimena eskuratzeko deialdi publikoa

Izapidetzea

Aurreko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Dante entsegu-aretoak garai bateko San Ignacio ikastetxeko lehen solairuan daude; helbidea: Errota kalea, 4.
  • Gehienez hilabeteko epean emango da ebazpena, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatuta.
  • Baimena bi urte iraungo du; hala ere, baimena baliogabetzea izango da araututakoari jarraituz.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.