Sindikoari esku har dezan eskatzea

Udalaren edo tokiko beste erakunde publiko batzuen jarduerek sortutako babesgabetasun egoeretan Sindikoak esku har dezan eskatzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Betebeharrak

  • Udal administrazioarekin edo haren menpeko zerbitzu publikoren batekin arazorik izanez gero.
  • Aldez aurretik Udalari erreklamatu izatea.

Dokumentazioa

  • Kexa sortu duen gertaera eta xehetasunak.
  • Sindikoari zehazki egiten zaion eskaria.
  • Egoki iritzitako agiri osagarriak.
  • Kexa aurkezten duen pertsonaren izen osoa, helbidea, telefonoa eta izenpea.

Araudia

Ohiko galderak (FAQs)

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
  • Sindikoaren bulegoan: Helbidea: La Florida ibilbidea z/g (Uraren lorategi sekretua), 01005 Vitoria-Gasteiz.
Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Oharrak

  • Sindikoak harrera zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Doako zerbitzua da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.