Udalbatzaren batzordeetan herritarren txandan parte hartzeko eskabidea

Udalbatzaren batzordeetan parte hartzea, bilkuraren gai-zerrendan sartutako gaiekin edo eskatzaileari interesatzen zaion beste gairen batekin lotuta.

Dokumentazioa | Epea | Araudia | Tramitatzea

Nork

Dagozkien erregistro ofizialetan izena emanda dauden herritar-entitateek.

Dokumentazioa

  • Eskaera orria.
  • Izenpetzen dituztenen identifikazio pertsonala jaso beharko dute beti ere, baita harremanetarako telefono edo helbide elektroniko bat ere.
  • Osoko Bilkuran hitza hartu duen pertsonaren izena.

Epea

Bilkura baino 5 lanegun lehenago gutxienez.

Araudia

Tramitatzea

Zuzeneko tramitatzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.

Oharrak

  • Vitoria-Gasteizko Udalak udal hedabideetan argitaratuko ditu, garaiz, udalbatzaren batzordeen eta udalbatzaren beraren bilkuren gai zerrendak. (Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 45. artikulua).

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.