Gasteizko Udalak duen informazio publikoa eskuratzeko eskubidea eskatzea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubideak Gasteizko Udalak duen informazioa -bere zereginak betez landu edo lortu duena- eskatzea ahalbidetzen du.

Pertsona fisiko edo juridiko orok du informazio hori eskuratzeko eskubidea, eskaera justifikatu edo interes legitimorik egiaztatu beharrik gabe; nahikoa da eskatutako informazioaren deskribapen zehatza.

Atención online Online tramitazioarekin hasi

Egiaztatu ziurtagiri digital batekin konektatzen ari zarela. Onartutako ziurtagiri digitalak.

Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Dokumentazioa

  • Eskabidearen inprimaki (pdf)
  • Eskatzailearen NAN/AIF/IFK, eta beste baten ordezkaria izanez gero, ordezkaritza-ahalmenaren egiaztagiria.

Araudia

  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. III. kapitulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
  • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Oro har, eskabideak hilabeteko epean tramitatuko dira; isiltasunak eskabidea ezetsi egin dela esan nahiko du. (Kontsultatu: Tramitatzeko barne prozedura).
  • 128/2016 dekretua, irailaren 13koa, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearena - Informaziorako sarbidea izateko eskubidea erabat edo neurri batean ukatu izanagatik errekurtsoak aurkeztea.
    • Eskatzailea ados ez badago, edo arestian adierazitako gehieneko epean Udalaren erantzunik jaso ez badu, erreklamazioa aurkeztu ahalko dio Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari, aukeran, administrazioarekiko auzi-bidean aurka egin aurretik.
    • Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari erreklamazioa aurkezteak(Beste leiho batean irekiko da) administrazio publikoen organoek emandako administrazio-egintza berrikusi eta zuzentzea du xede. Administrazio-errekurtsoak ordezten ditu eta administrazioarekiko auzi-bidetik aurkaratu aurretikoa da.

Izapideak

Aurrez aurre
Online

online arreta Informazio publikoa eskutatzeko eskabidearen zerbitzuaren bidez.

Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.

Oharrak:
  • Eskubide horretatik kanpo geratuko dira lantzen ari diren edukiak edo dokumentuak, bai eta osorik edo partzialki sarbidea mugatua duten dokumentuak ere, dela interes publikoa babestu behar delako edo beste pertsona batzuen eskubidea bermatu behar delako. Sarbiderako eskubidea mugatu egin liteke eskuratu nahi denak segurtasun publikoarekin, jabetza intelektual edo industrialarekin, datu pertsonalen babesarekin edo arauan jasotako beste muga batzuekin zerikusirik badu. Hala ere, babestu nahi den interesa neurtu ondoren, litekeena da informazioaren zati bat eskuratzeko aukera ematea, baldin eta horrek ez badu emandako informazioa.desitxuratzen edo zentzugabetzen.
  • Izapide hau ezin da udalaren Herritarren Postontzia edo sare sozialak baliatuz egin, beraz, bide horietatik aurkezten diren eskabideak ez dira inolako administrazio-prozeduraren barruan sartuko.
  • Informazio publikoa udalaren web-orrian argitaratu dezaten nahi izanez gero, Herritarren Postontziaren bidez proposatu daiteke.
  • Informaziorako sarbidea izateko eskabidearen inguruko kexak eta iradokizunak Informaziorako Sarbidearen alorreko erreklamazioak tramitea ren bidez egin daitezke.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, edo 010 (945 16 11 00) argibideetarako telefonora deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen dituzun datu pertsonalak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu- baliatu nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo beharko duzu.