Herritar kontsulta egiteko eskabidea

Udal eskumenekoa den eta herritarren interesentzat aparteko munta duen gai baten inguruko herri-kontsulta sustatzea. Bazter geratuko dira emaitzak legezkotasuna edo giza eskubideak urratzea ekarriko lukeen kontsultak nahiz ogasun lokalari, Udalaren finantza-egonkortasunari edo udalerriaren lurraldetasunari eragingo lioketenak.

Dokumentazioa | Nork | Urratsez urrats | Araudia | Izapideak

Nork

Bi modu hauetan osatuta egon daiteke herritarren ekimenaren batzorde sustatzailea:

  • Udalerrian erroldatutako 18 urtetik gorako hiru pertsonek gutxienez osatua; horiek ezingo dira izan herritarrek inongo erakunde publikotarako hautetsitako ordezkariak.
  • Pertsona juridiko batek osatua.

Urratsez urrats

  • Eskabidea aurkeztea.
  • Proposamena onartuz gero:
    • Behar diren sinadurak jasotzeko Udalak baliozkotzat jotako orriak jasotzea.
    • Behar diren sinadurak aurkeztea, gehienez ere 90 egun naturaleko epean baliozkotzat jotako sinadura-orriak jasotzen direnetik.

Dokumentazioa

  • Eskabidea pdf; datu hauek zehaztu beharko dira:
    • Kontsultan egin nahi diren galderen testu zehatza.
    • Kontsulta egiteko arrazoiak.
    • Kontsulta egitea proposatzen den lurralde-eremua.
    • Batzorde sustatzailea osatzen duten pertsonen identifikazioa.
    • Pertsona juridikoak: gobernu-organoaren erabakiaren ziurtagiria.
Proposamena onartuz gero aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Udalak baliozkotzat jotako sinadura-orriak baliatuz bildutako sinadurak. Beharko den sinadura-kopurua:
    • Herri-galdeketetan: erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen % 10, gutxienez.
    • Sektoreko edo lurralde-eremu mugatuko kontsultak: delako lurralde- eremuan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonen % 10, gutxienez.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea. Enpresen txartelak ez daude onartuta.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • 10 egun naturaleko epean ebatzi beharko du Udalbatzak ekimena onartzen den, aldez aurretik kontsulten organo instrukzio-egileak eta Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiak aldeko txostena egiten dutelarik.
  • Arrazoi justifikatuak direla medio, batzorde sustatzaileak luzapena -gehienez 30 egun naturalekoa- eskatu ahalko du bildutako sinadurak aurkezteko.
  • Udalbatza herri kontsultari buruzko eztabaida eta bozketa egitera behartuta dago, eta gehiengo osoa izanez gero hori gauzatzeko behar diren tramiteak egitera, erreferendumei buruz indarrean dagoen legearen haritik. (Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 36. artikulua).
  • Herri kontsultaren deialdiak herritarrei horretaz dauden jarrera politiko ezberdinen berri ematea eta horri buruzko eztabaida bermatu beharko ditu (Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 37. artikulua).


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.