Jendaurreko entzunaldirako eskabidea

Alkatearekin edo eskuordetzen duen zinegotzi ordezkariarekin berariazko saio irekietan parte hartzea, udal eskumeneko gaiei buruzko informazioa jaso eta iritzia azaltzeko aukera izateko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Alkateak egiten du beti entzunaldi publikoaren deialdia, nahiz eta honako hauek ere gauza dezaketen ekimen hori: Alkateak , hiriko entitate edo erakundeek, edo herritar partikularrek.

Epea

Eskatutako agiriak jasotakoan, alkateak jendaurreko entzunaldia deituko du, zeina 30 eguneko epearen barruan egingo baita.

Betebeharrak

Entzunaldia egin nahi den lekuan erroldatutako adinekoen %1aren sinadura erkatuak, gutxienez, aurkezten diren guztietan deituko dira.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Oharrak

  • Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 41. artikuluarekin bat, zeinek honela xedatzen baitu: arauz eta aurrekontuei nahiz ordenantza fiskalei hasierako onespena eman aurretik, Aurrekontuei eta Ordenantza Fiskalei buruzko entzunaldi publikorako deialdia egingo du, eta bertan aurkeztuko aurrekontuak, ahalik eta modurik ulergarrienean, eta entzunaldi horren ondoren elkarteek nahiz herritarrek alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea zabalduko da.
  • Aipatutako araudi horretako 42. artikuluari jarraiki, alkateak entzunaldi publikorako deialdia egingo die munta handiko jarduerek eragiten dieten herritarrei.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.