Gizarte-etxe eta kirol instalazioetan guneak lagatzeko eskaera (denboraldia) - Elkarteak

Udal espazioetan denboraldiko erreserba programatuak egitea, alegia, kirol guneak, gela, lantegi edo ekitaldi-areto bat edo gehiago erabiltzeko aukera izatea denboraldi batean jarduera jakin bat garatzeko, non denboraldikotzat hartzen da jarduera jakin bat egitea, denboran erregulartasun batekin. .

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Udalaren guneak erabili nahi dituzten eta Gasteizen helbide soziala duten irabazi asmorik ez daukaten elkarteek.

Epea

2024: Maiatzaren 20etik ekainaren 20era.

Betebeharrak

  • Elkarte guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo dagokien Erregistro publikoan izen eman behar dute, eta beraien datuak eguneraturik izatea beharrezkoa da.
  • Kirol guneak erreserbatzeko ezinbestekoa de kirol jarduera hori parktikatu ohi dutela frogatzea.
  • Ezinbestekoa da eskatzaileek Udal Ogasunarekiko zorrik ez izatea.

Dokumentazioa

Orokorra

  • Betebeharra pdf.
  • Libretaren edo beste agiriren baten fotokopia, elkartearen kontu korrontea egiaztatzeko, soilik aldaketa izan badu.
  • Dagokien erregistroan izena eman izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

(Fotokopia horiek ez dira beharrezkoak dokumentuak lehenago entregatu badira).

Kirol-helburuetarako espezifikoa

  • Kirolariak bazkide direlako erantzukizunpeko aitorpena pdf. Agiri hau aurkeztu beharko dute baldintza hauetako bat betetzen duten erakundeek:
    • Igerilekuetan, izotz-pistan, kirol aretoetan, gimnasioetan eta erabilera anitzeko aretoetan kirol-jarduera erregularra egiten duten intentsitate handiko espezialitateak.
    • Izotz-hockey eta waterpoloko espezialitateetako entrenamendu edo jarduera espezifiko baimenduak egiten dituztenak.
    • Badminton, squash, tenis, padel eta pilotalekuetan kirol-jarduera erregularra egiten duten espezialitateak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Izapidetzea

Aurrez aurre

Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.

Online

Erregistro elektronikoaren bidez.

Erregistro elektronikoan jarduteko betebeharrak: ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea, agiriak erantsi baino lehen osatu behar dira, eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak, eta, fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Araudia

Lotutako tramiteak

"Instalazioak erreserbatzea" webgunea kontsultatu.

Oharrak

  • Aurkeztutako eskaerak ikusi ondoren, espazio eta jarduera mota bakoitzean aplikatu beharreko irizpideen arabera banatuko dira guneak.
  • Ez da epez kanpo edo osatu gabe aurkeztutako eskaerarik onartuko.
  • Denboraldirako erreserba programatuei udal ordenantzak ezarriko zaizkie.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.