Gabonetako zuhaitzen salmentan jarduteko baimenaren eskabidea

Gabonetako jaietan koniferak nahiz gabon - zuhaitzak saltzeko eta erakusteko baimena lortzea. 2017 eta 2020 urte bitartean.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

Urriaren 16tik 27ra, biak barne.

Dokumentazioa

  • Eskabidea- Erantzukizunpeko aitorpena pdf.
  • Pertsona fisikoak: nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatutako lan eta egoitza baimenenak.
  • Pertsona juridikoen kasuan: eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta haren ordainagiria.
  • Koniferoen nahiz Eguberrietako zuhaitz gisa erabiltzen diren bestelako espezieen jatorria egiaztatzen duen agiria: faktura, baldin eta mintegian erosiak badira, edo, gainerakoetan, zuhaitzak atera nahiz adarrak moztu diren lekuko basozainaren ziurtagiria.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Eskabideak eta dokumentazioa
Lizentziak jasoteza

Oharrak

  • Jasotzen den eskabide kopurua esleitzeko dagoen baimen kopurua baino altuagoa bada zozketa bidez esleituko dira.
  • Pertsona bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal du eta bi, gehienezko, helbide bakoitzak.
  • Zozketa, beharrezkoa bada, azaroaren 3an egingo da, Enpleguaren ata Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailean.
  • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan (945 16 11 00) Gasteiztik kanpotik deituz gero eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri azaroaren 17tik aurrera.

Argibideak eman eta Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuen Administratzailea).

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.