Uztailaren 25ean baratxuri saltokiak instalatzeko eskabidea

Santiago egunean -uztailak 25- baratxuriak saltzeko baimena lortzea.

Epea | Eman beharreko urratsak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2019. urtea: ekainaren 3tik 14ra, biak barne.

Eman beharreko urratsak

  • Eskabide-orria eta agiria aurkeztea.
  • Esleipendunek ordaindu beharreko tasa ordaintzea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Titularraren eta titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatutako lan eta egoitza baimenen fotokopiak.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Tasa ordaintzea

Uztailaren 9tik 19ra bitartean, ordaindu beharko dute tasa esleipedunek, ordaintzeko bide hauen bidez

Baimenak

  • Herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Udalaren Ogasun Sailean emandako ordainagiriak bakarrik balioko du azokan saltzeko baimena duela egiaztatzeko.

Oharrak

  • Pertsona bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal du.
  • Jasotzen den eskabide kopurua esleitzeko dagoen baimen kopurua baino altuagoa bada zozketa bidez esleituko dira. Zozketa, beharrezkoa bada, ekainaren 24an egingo da.
  • Esleipendunen zerrenda eta, kasua bada, dagokion erreserba zerrenda uztailaren 8tik aurrera argitaratuko da Udalaren web-orrian eta iragarki-oholean. Halaber, Erritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta Udalaren argibideetarako telefono zenbakira, 010 eta 945 16 11 00, deituta jaso ahalko da informazio hori eta.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.