Eguberrietako Azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko eskabidea

Eguberrietako Azokan (lehengo Eguberrietako Eskulangintza Azoka) salmenta ibiltarian aritzeko udal baimena eskuratzea.

Epea | Betebeharrak | Urratsez urrats | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Eskulanak saltzen diharduten pertsona fisiko edo juridikoek.

Epea

2019. urtea: urriaren 7tik 18ra bitartean aurkeztuko dira eskabideak.

Betebeharrak

  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
  • Titularrak zein titularkideak Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute azokak irauten duen denbora osoan.
  • Behinbehineko bermea eta ordaingariak ordaintzea.

Urratsez urrats

  • Eskabidea, nahitaezko agiriak, eskabidea baloratu eta lehentasunak emateko agiriak aurkeztea.
  • 300,00 euroko ordainagiria jaulkiko zaie interesdunei behin-behineko berme gisa, eta urriaren 25a baino lehen ordaindu beharko dute.
  • Esleipendun izanez gero:
    • Eskatutako agiriak ezarritako epe eta lekuan aurkeztea.
    • Azaroaren 21etik 30era ordaindu beharko dira:
      • Egituraren gastuei aurre egiteko 1000,00 euroko ordainagiria.
      • 2019an bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasa -181,53 euroko ordainagiria-.
    • Baimenak jasotzea.

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • Eskabidea- Erantzukizunpeko aitorpena pdf, bermetik itzultzea dagokien zatia zein kontu korrontetan agertu behar den adierazita (20 zifra).
  • Titularraren zein titularkidearen nortasun agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) delakoaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkatze-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Bai titularraren bai titularkidearen argazki bana.
  • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko azalpena, merkaturatuko diren produktuen 3 argazki.
Eskabideak balioesteko eta haiei lehentasuna emateko agiriak
  • Eskatzailea Eskulangintza Enpresen Erregistro ofizialean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofizial eguneratua, azokan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
  • Azken hiru urteetan eskatzaileak -saltokiko titular gisa- 3 eguneko iraupena edo hortik gorakoa duten zenbat eskulangintza azokatan parte hartu duen adierazten duen egiaztagiri ofiziala, antolatzaileek emana.
  • Europar Batasunean, azken hiru urteetan, marketinarekin, bezeroari arreta eskaintzearekin, saltokiaren irudiarekin edo eskulangintza ekoizpenarekin loturiko prestakuntza ikastaroetan titularrak izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala.
  • Titularrak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiri ofiziala. Ondorio horretarako titulu edo egiaztagiri ofizial dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatu daitezkeenak, ez beste. Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan daude jasota horiek eta Dekretua 2010eko azaroaren 15eko EHAAan -219 zk.- argitaratu zen.
  • Ezintasunen bat duela aitortzeko ziurtagiri ofiziala, eskabidearen titularraren izenean
  • Merkaturatuko diren produktuen deskribapena, egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuak egiteko prozedura.

Agiriak eguneratzeko izan ezean, 2017, 2018 eta 2019ko Andre Maria Zuriaren jaietako eskulangintza azokan edo 2016, 2017 eta 2018ko Eguberrietako azokan parte hartzeko eskabidearekin batera baloratzeko eta lehentasuna emateko 2. 3. eta 4. puntuetan jasotako agiriak aurkeztu zituzten pertsonek ez dituzte berriro aurkeztu behar.

Esleipendunek aurkeztu beharreko dokumentazioa

Azaroaren 21etik abenduaren 13ra bitartean, esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Bai titularrari bai titularkideari dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta haren ordainagiria.

Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria.
  • Azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Lizentzia jasotzea

  • Abenduaren 9tik 13ra bitartean, San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25), ordutegia: 8:30etik 14:00etara.
  • Titularrak edo titularkideak jaso beharko dituzte, nortasun agiria arkeztuta edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren identifikazio txartela. Era berean, hirugarren bati ahalmena eman ahal izango zaio baimena jaso ahal izateko, idatziz baimentzen badu eta NANaren edo horren baliokidearen fotokopiarekin.

Zenbatekoa

Araudia

Izapideak

Aurrez aurreko izapidetzea
Eskabideak eta dokumentazioa
Lizentziak jasoteza

Oharrak

  • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan (945 161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero) eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri azaroaren 15etik aurrera.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Erreserbako zerrendan dauden pertsonen artean esleituko dira horretarako epean jaso ez diren baimenak.
  • Eskatzaileek titularkide bakar bat jarri ahal dute saltokia eskatzean.
  • Helbide bakoitzeko bi eskaera onartuko dira gehienez.
  • Eskabide batean baino gehiagotan ageri diren pertsonak -titular nahiz titularkide gisa- bazter utziko dira, besterik gabe.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu, edo 010 informazio telefonora deitu (945 161100, Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.