Olarizuko erromerian saltokiak jartzeko lizentzia eskatzea

2019ko irailaren 9an egingo den Olarizuko Erromeria dela eta, txosnak, izozkiak saltzeko postuak eta egun horretarako ohiko jaki artisauen saltokiak jartzeko lizentzia lortzea.

Epea | Betebeharrak | Urratsez urrats | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Epea

2019. urtea: ekainaren 24tik uztailaren 5era.

Betebeharrak

  • Eskatzaileak Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren epigrafe egokietan alta emanda egotea eta horri dagozkion kopuruak ordainduta edukitzea.
  • Elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntzaren ziurtagiria edukitzea (halakorik eskatzen duten salgaien kasuan).
  • Jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua edukitzea.
  • Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta edukitzea.
  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.

Urratsez urrats

  • Eskabide-orria eta dokumentazioa aurkeztu, ezarritako epean.
  • Esleipendunek ordaindu beharreko tasa ordaintzea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria eta erantzukizunpeko aitorpenarena pdf, non adierazi beharko diren -erantsitako planoaren arabera- saltokia jartzeko aukerako lekuak, gehienez hiru: Saltokiak; Txosnak pdf
  • Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia, edo Europar Batasuneko kide den estaturen batek zerbitzua emango dionari emandako antzeko egiaztagiriarena, edo lan-baimenarena eta egoitza-baimenarena -indarrean direlarik-.
  • Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
  • Titularra ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko agiria.
  • Gizarteratze enpresen eta bidezko merkataritzaren kasuan, Estatutuen fotokopia.
  • Elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntzaren ziurtagiria.

Zenbatekoa

  • Zelai barruan:
    • Txosnak: 155,59 €.
    • Izozkiak: 74,33 €.
  • Zelai kanpoan:
    • Gainerako saltokiak: 74,33 €.

Udalaren jabetza publikoko ondasunak pribatiboki erabiltzeagatiko edo haien baliatze bereziarengatiko tasak arautzen dituen Ordenantzaren 5. epigrafearen arabera (Jai edo ospakizun bereziak direla-eta saltokiak jartzea).

Araudia

Izapideak

Aurrez aurreko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Tasa ordaintzea

  • Irailaren 2tik 9ra bitartean, ordaindu beharko dute tasa esleipedunek.

Baimenak

Azoka honetan salmentan aritu ahal izateko agiri bat soilik baliatu daitezke:

  • Ordainketa justifikatzen duen egiaztagiria.

Oharrak

  • Esleipendunen zerrenda 2019ko uztailaren 26an jakinaraziko da, Udalaren web-orrian eta 010 telefonoaren bitartez.
  • Pertsona bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.