Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko baimenaren eskabidea

Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko baimena eskuratzea.

Epea(Beste leiho batean irekiko da) | Dokumentazioa(Beste leiho batean irekiko da) | Araudia(Beste leiho batean irekiko da) | Izapidetzea(Beste leiho batean irekiko da)

Epea

  • 2019. urtea: eskabidea aurkezteko epea maiatzaren 13tik 24ra bitartean izango da.

Betebeharrak

  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
  • Titularrak zein titularkideak Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute azokak irauten duen denbora osoan. (Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du bi baldintza horiek betetzen diren).
  • Eskabidea jaso ondoren, 300 euroko ordainagiria jaulkiko zaie interesdunei behin-behineko berme gisa, eta ekainaren 3a baino lehen ordaindu beharko dute.
  • Gasteizko Udalak 2 ordainagiri igorriko dizkie esleipendunei parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko. Ordainagiriak honelakoak izango dira:
    • 800,00 euroko ordainagiria: etxolen gastuei aurre egiteko.
    • 181,53 euroko ordainagiria: bide publikoa okupatzeagatik.

Urratsez urrats

  • Eskabidea, nahitaezko agiriak, eskabidea baloratu eta lehentasunak emateko agiriak aurkeztea.
  • Behin-behineko berme gisa, 300 euroko ordainagiria ekainaren 3a baino lehen ordaintzea.
  • Esleipendun izanez gero:
    • Ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean, 2 ordainagiri parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko.
    • Eskatutako agiriak ezarritako epe eta lekuan aurkeztea.
    • Baimenak jasotzea.

Dokumentazioa

Nahitaezko dokumentazioa
  • Eskabidea- Izenpetutako aitorpena pdf, non adierazi beharko diren -erantsitako planoaren pdf arabera- saltokia jartzeko aukerako lekuak, gehienez hiru.
  • Titularraren zein titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) delakoaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Agiri tamainako argazki bat. Titularrarena eta titularkidearena.
  • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko deskribapena, haiek egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuen argazkiak.
Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa
  • Eskatailea Eskulangintza Enpresen Erregistro ofizialean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofízial eguneratua, azoka honetan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
  • Azken hiru urteetan eskatzaileak 3 eguneko iraupena edo hortik gorako iraupena duten zenbat eskulangintza azokatan parte hartu duen adierazten duen egiaztagiri ofiziala, dagokion administrazio publikoak emana.
  • Europar Batasunean, azken hiru urteetan, marketinarekin, bezeroari arreta eskaintzearekin, saltokiaren irudiarekin edo artisautza ekoizpenarekin loturiko prestakuntza ikastaroetan eskatzaileak izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala.
  • Eskatzaileak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiri ofiziala. Ondorio horretarako titulu edo egiaztagiri ofizial dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatu daitezkeenak, ez beste. Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan daude jasota horiek eta dekretua 2010eko azaroaren 15eko EHAAan -219 zk.- argitaratu zen (HAEE, HABE,...).
  • Merkaturatuko diren produktuen oroitidazki deskriptiboa, egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuak egiteko prozedura.

2016, 2017 eta 2018ko Andre Maria Zuriaren jaietako azokan edo 2016, 2017 eta 2018ko Eguberrietako Azokan parte hartzeko eskabidearekin batera balioetsi eta lehenesteko 2., 3. eta 4. puntuetan jasotako agiriak aurkeztu zituzten pertsonek ez dituzte berriro aurkeztu behar, agiriak eguneratzeko izan ezean.

Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa

Esleipendun suertatuz gero, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean:

  • Bai titularrari bai titularkideari dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopia, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta ordainagiria.
  • Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:
    • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria.
    • Azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Zenbatekoa

  • Fidantza gisa, sor daitezkeen aparteko gastuak estaltzeko: 300,00 €.
  • Etxolen gastuei aurre egiteko: 800,00 €.
  • Bide publikoa okupatzeagatik, ordaindu beharreko tasari dagokiona: 181,53 €.
  • Tasari buruzko uinformazio gehiago

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Lizentziak jasotzea
  • Uztailaren 18tik 24ra.
    • San Martineko bulegoetan
    • Titularrak edo titularkideak jaso beharko dute, nortasun agiria aurkeztuta -Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen lan eta egoitza baimenaren fotokopia-.

Oharrak

  • Eskatzaileek titularkide bakar bat jarri ahal dute saltokia eskatzean.
  • Helbide bakoitzeko bi eskaera onartuko dira gehienez.
  • Eskabide batean baino gehiagotan ageri diren pertsonak -titular nahiz titularkide gisa- bazter utziko dira, besterik gabe.
  • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan, Herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo Udalaren web orrian egongo dira eskuragarri ekainaren 14az geroztik.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Eskabidea aurkezten delarik, deialdiaren oinarriak onartzen direla esan nahiko du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.