Santiago egunean eta Andre Maria Zuriaren jaietan oinez saltzeko baimenaren eskabidea

Santiago egunean -uztailak 25- eta Andre Maria Zuriaren jaietan -2019ko eta 2020ko abuztuaren 4tik 9ra- jaietako puxikak, txanoak, lepo-zapiak eta beste oinez saltzeko baimena lortzea.

Epea | Eman beharreko urratsak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetza

Epea

2019. urteko ekainaren 3tik 14ra, biak barne.

Eman beharreko urratsak

  • Eskabide-orria eta agiria aurkeztea.
  • Esleipendunek urtero dagokion tasa, uztailaren 8tik 17ra ordaintzea, ordaintzeko bide hauen bidez
  • Baimenak jasotzea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Titularraren eta titularkidearen agiri tamainako argazki bat.
  • Titularraren eta titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan eta egoitza baimenen fotokopiak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Eskabideak
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Baimenak jasotzea
  • Uztailaren 17tik 24ra bitartean San Martineko bulegoetan. Baimenak urtero jaso beharko dira, 2019 eta 2020an.
  • Titularrak nortasun agiri originala edo egoitza eta lan-baimen originalak (atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatzen duenaren arabera) aurkeztu beharko ditu, eta dagokion tasa ordainduta izan.

Oharrak

  • Titular eta titular-kideek eskabide bakarra aurkeztu ahal dute.
  • Jasotzen den eskabide kopurua esleitzeko dagoen baimen kopurua baino altuagoa bada zozketa bidez esleituko dira. Zozketa, beharrezkoa bada, 2019ko ekainaren 24an egingo da.
  • Esleipendunen zerrenda eta, kasua bada, dagokion erreserba zerrenda 2019ko uztailaren 8tik aurrera argitaratuko da Udalaren web-orrian eta iragarki-oholean. Halaber, Udalaren Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta argibideetarako telefono zenbakira, 010, 945 161100, deituta jaso ahalko da informazio hori.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.