Santa Isabel eta Salbatzailearen hilerrietan lore-saltokiak ipintzetko baimena eskatzea

Gasteizko udalerrian jartzen diren aldi baterako lore-saltokiak esleitzea 2017tik 2020ra bitarteko eperako (bi urteak barne). Hauek dira zehazki:

Salbatzailearen hilerriko urte osoko lore azoka: 3 lizentzia.

Santu Guztien eguna dela eta jartzen den lore azoka:

Santa Isabel hilerria: 10 lizentzia.

Salbatzailearen hilerria: 21 lizentzia.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetza

Epea

  • 2017ko urtarrilaren 16tik 27ra arte.

Betebeharrak

  • Nahitaez beharreko agiriak aurkeztea.
  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea (ofizioz egiaztatuko da).

Dokumentazioa

  • Eskabide orria pdf. Eskatzaileek gehienez ere 3 toki hautatu ahal, erantsitako planoa kontuan hartuta eta eskaera-orrian markatuko dituzte saltoki-zenbakiak nahi dutenaren arabera:
  • Erantzukizunpeko aitorpena, 1. Eranskina Documento Word.
  • Pertsona fisikoen kasuan: titularraren zein titularkidearen nortasun agiriaren fotokopia edo, Europako Batasunaz kanpokoen kasuan, indarreko legedipean baliodun den atzerritarren identifikazio txartela edo agiri parekidearen fotokopia.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
  • Titularra Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko agiria.
  • Erantzukizun zibileko polizaren ordainagiriaren fotokopia.

Santu Guztien eguna dela eta jartzen den lore azokarako baimenen kasuan, Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria eta polizaren ordainketa-egiaztagiria jarduera hasi baino aste bat lehenago aurkeztu ahalko dira.

Ordaindu beharreko tasa

Araudia

Izapidetzea

Eskabideak
Lizentziak jasoteza

Oharrak

  • IFZ edo IFK bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztu ahalko da. Eskabide batean baino gehiagotan ageri diren pertsonak -titular nahiz titularkide gisa- bazter utziko dira, besterik gabe.
  • Esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrenda 010 telefonoan, baita 945 161100 telefonoan ere eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri otsailaren 17tik aurrera.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.